Kaldea

Kaldearen kokapena

Kaldea [1] (antzinako grezieraz: Χαλδαία, Kaldaia; akadieraz: māt Kaldu; hebreeraz: כשדים, Kaśdim; arameraz: ܟܐܠܕܘ, Kaldo) Babilonia hegoaldeko lurraldea izan zen, Itun Zaharrean askotan aipatua. Biblian ematen diren datuen arabera, Arabiako basamortutik Eufrates ibaiaren deltara bitarteko lurraldeak hartzen zituen. Gaur egun Irakeko hegoaldean dago.

Historia

K.a. VIII. mendean iritsi ziren lurralde horretara kaldearrak, eta bertan kokatu ziren. Bibliak hebreerazko כשדים (Kaśdim) hitza erabiltzen du kaldearrak deitzeko. Asiriaren aginpidea ahuldu zenean, Kaldeako Nabopolasar Babiloniako errege izatera iritsi zen. Babiloniako XI. dinastiak kaldear leinua izan zuen izena, nahiz eta ziurtasunez lehendabiziko lau erregeak baino ez ziren kaldearrak izan. Dinastia horrek agindu zuen Babilonian, K.a. 539. urtean Persiak inbaditu zuen arte.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q200969
  • Commonscat Multimedia: Chaldea / Q200969

  • Wd Datuak: Q200969
  • Commonscat Multimedia: Chaldea / Q200969


Historia
Irak
Artikulu hau Irakeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.