Juan Mari Agirreurreta
Juan Mari Agirreurreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai Donibane, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Aretxabaleta |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, filosofoa eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Juan Mari Agirreurreta Elosegi (Pasai Donibane, 1977) Filosofian doktorea da eta lanbidez frantses irakaslea. Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean 1999an. Filosofiako doktorego tesia Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu zuen 2017an.[1][2]
Ikertzailea
Doktorego-tesian Jean-Paul Sartreren obra filosofiko nagusiari heldu zion: Izatea eta Ezereza (L’Être et le néant, 1943).[2] Ikerketan zehazki tratatu filosofikoaren "Begirada" (Le Regard) kapitulu luzea aztertu zuen eta baita euskaratu ere.[3] Jakinek itzulpen hori argitaratu zuen 2017an. Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da. Ikerketak euskarazko doktore-tesien VI. Koldo Mitxelena saria irabazi zuen 2019an.
Irakaslea
Agirreurreta frantses irakaslea da Derrigorrezko Bigarren Hizkuntzan (DBH).
Itzultzailea
Hainbat liburu itzuli ditu:
- Victor Hugo, Kondenatu baten azken eguna (Elkar, 2010);
- Tomas Tranströmer, Bizientzat eta Hilentzat (Elkar, 2012);
- Jean-Paul Sartre, Begirada (Jakin, 2017).
Sariak
- 2019: Euskarazko doktore-tesien VI. Koldo Mitxelena saria.[4]
- 2018: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari originalenaren sarian.[5][6].
- 2011: AEDk antolatu zuen palindromo-lehiaketa irabazi zuen "Utzi penak Ane, piztu!" palindromo labur baina oso ulergarri eta zentzudunarekin.[7]
- 2010: Jokin Zaitegi itzulpen saria Literaturako Nobel sari bat euskaratzeko.[8]
Erreferentziak
- ↑ juan mari agirreurreta | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ a b «Juanmari Agirreurreta: "Nirea Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da… Betoz hamaika ikerketa eta betoz euskaraz guztiak" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ Aguirreurreta Elosegui, Juan Maria. (2017). Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan: Fikzioaren antolamendua L'Être et le Néant obra filosofikoaren "Begirada" kapituluan. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. (2019-04-04). «Asier López, Olatz Pérez, Mikele Macho, Juan Mari Aguirreurreta eta Miren Ibarluzea dira Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sarien irabazleak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
- ↑ «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ «Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ Garcia, Adrian. (2011-02-22). «Hizkuntzarekin jolasean» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ «Juan Mari Agirreurreta Jokin Zaitegi sariaren irabazle • ZUZEU» ZUZEU 2012-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
Kanpo estekak
- Juanmari Agirreurreta: "Nirea Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da… Betoz hamaika ikerketa eta betoz euskaraz guztiak" (Unibertsitatea.net, 2018).
- Datuak: Q102024802