Juan Ignacio Pérez Iglesias

Juan Ignacio Pérez Iglesias

Irudi gehiago

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

2004 - 2009
← Manuel Montero García - Iñaki Goirizelaia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Ignacio Pérez Iglesias
JaiotzaSalamanca, 1960 (63/64 urte)
HerrialdeaBizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

juanignacioperez.net
Twitter: Uhandrea Inguma: juan-ignacio-perez-iglesias Edit the value on Wikidata

Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, Espainia, 1960) 1986tik biologian doktorea da, fisiologian katedraduna eta 2004etik 2009ra bitarte Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea. Aurretik ere Pello Salabururekin euskara errektoreorde izan zen. Kultura Zientifikoa katedraren arduraduna da, non zientzia dibulgatzeko lau blog sortu dituzten (Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura Científica, Mujeres con ciencia eta Mapping Ignorance) 2010etik[1]. 2008ko maiatzaren 22an unibertsitateko hauteskundeak galdu zituen hautagai bakarra izanda ere. Arautegiak garai hartan exijitzen zituen boto kopurua lortu ez zituelako[2]. Geroago arautegia aldatu zen horrelakorik ez errepikatzeko.

Ikerkuntzari dagokionez, itsas animalien fisiologian garatu du bere ikerketa jarduna, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu duela.

Leioako Zientzia Fakultatean ikasi zuen biologia. Doktorego-tesian molusku bibalbioak aztertu zituen, ea zelan erabiltzen duten energia, hazteko edota ugaltzeko.[3][4] Unibertsitatean egindako lanarekin batera, bere zientzia-dibulgazioan egindako lana goraipatu egin da.[5]

Aitzindaria euskarazko biologian

Pérez Iglesias aitzindarietako bat izan zen biologian euskarazko testu-liburuak eta materialak idazten. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Jesus Mari Txurruka, Martxel Aizpurua, Kepa Altonaga, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. Anelidoak eta talde anelidianoak izeneko liburua argitaratu zuen 1982an Kepa Altonaga, Jon Benito Iza, eta Juan Carlos Odriozolarekin Udako Euskal Unibertsitatean.[6][7] Eta hurrengo urtean Moluskuak izeneko liburua Kepa Altonagarekin bakarrik. Azkenaldian Animalien aferak liburua argitaratu zuen 2011n Begoña Urrutiarekin UPV/EHUn.[8]

Idazlanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak euskaraz idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira,[9] besteak beste 4 liburu eta 13 artikulu.

Goian aipatutako liburuaz gain Unibertsitateaz eta zientziari buruz beste liburu hauek idatzi ditu

  • Juan Ignacio Pérez Iglesias. y Pello Salaburu (2003) Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur (La Universidad y la sociedad vasca, hoy. Pamplona: Pamiela, ISBN 84-7681-370-8, 240[10]
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias, Pello Salaburu y Ludger Mees (2004) Sistemas Universitarios en Europa y EEUU. Madrid: Academia Europea de Ciencias y Artes, ISBN 84-607-9583-7, 253.[11]
  • VV.AA, (2008) Misterios a la luz de la ciencia. Universidad Del Pais Vasco, ISBN 978-84-9860-081-0.[12]

Sariak

Erreferentziak

  1. http://about.me/juanignacio.perez
  2. EHUko Errektoretzarako bozak galdu egin ditu Perez Iglesiasek[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2008ko maiatzaren 23a
  3. Perez Iglesias, Juan Ignacio. (pdf) Cerastoderma edule (L.) (Bivalvia: Cardiidae): Hazkuntza eta ugalkuntzaren energi oinarriak. .
  4. (Gaztelaniaz) Perez Iglesias, Juan Ignacio. «BASES ENERGETICAS DEL CRECIMIENTO Y LA REPRODUCCION EN CERASTODERMA EDULE (L.) (BIVALVIA:CARDUDAE)» Tesis doctorales:TESEO (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  5. Press, Europa. (2019-05-09). «Juan Ignacio Perez Iglesiasek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  6. Anelidoak eta talde anelidianoak. [J. Benito Iza] D.L. 1982 ISBN 8430072640. PMC 433409202. (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  7. «Anelidoak eta talde anelidianoak, Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 84-300-7264-0. (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  8. «Juan Ignacio Perez Iglesias, Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-07-24).
  9. Kepa Altonagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>120 produktu)
  10. http://www.ehu.eus/HEB/pello_salaburu/?lang=es La Universidad y la sociedad vasca, hoy
  11. https://web.archive.org/web/20171013120403/http://firgoa.usc.es/drupal/files/sistemas_universitarios_en_europa_eeuu.pdf Sistemas Universitarios en Europa y EEUU
  12. https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UEHUP080810&titulo=Misterios%20a%20la%20luz%20de%20la%20ciencia Misterios a la luz de la ciencia
  13. «Lehendakariak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria irabazi duten Juan Ignacio Pérezen eta Aizpea de Atxaren lana aitortu du» www.euskadi.eus 2019-07-10 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  14. Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo estekak

  • Juan Ignacio Pérez Iglesias webgune pertsonala
  • Juan Ignacio Pérez Inguma datu-basean.
  • Uhandreak Animalien biologiari buruzko bloga.
  • Uhandrea Animalien biologiari buruzko Twitter kontua.
  • Zientzia Kaiera zientzia dibulgaziorako bloga, zientzia eta teknologia dibulgatzen duena.
  • Zientzia Kaiera EHUko Kultura Zientifikoa katedraren Twitter kontua.
  • 2008ko maiatzeko hauteskundeen Pérezen webgunea.
  • Pérez Iglesiasen biografia erabili.com webgunean
  • Elkarrizketa Argian "Ez nuen jakin EHU gobernatzen" (2012-02-12)
  • (Gaztelaniaz)Zoo Logik Animalien biologiari buruzko bloga erdaraz.
  • (Gaztelaniaz)La naturaleza humana gizakien biologiari buruzko bloga erdaraz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9015630
  • Commonscat Multimedia: Juan Ignacio Pérez Iglesias / Q9015630

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87379046
  • BNE: XX1641031
  • SUDOC: 083517766
  • Wd Datuak: Q9015630
  • Commonscat Multimedia: Juan Ignacio Pérez Iglesias / Q9015630