Juan Arana Ezpeleta

Artikulu hau elizgizonari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juan Arana».
Juan Arana Ezpeleta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Arana Ezpeleta
JaiotzaBedoña, 1907ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaDonostia, 1933ko martxoaren 23a (26 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmonjea, poeta eta idazlea
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Loramendi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Literaturaren Zubitegia: 284
Loramendiren omenezko monumentua, Aretxabaletan.

Juan Arana EzpeletaLoramendi, idazle goitizenez; frai Joakin Bedoña, erlijio izenez— (Bedoña, Gipuzkoa, 1907ko urtarrilaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 1933ko martxoaren 23a) elizgizona eta euskal olerkaria izan zen.

Bizitza

Juan Arana Bedoña auzoan jaio zen, garai hartan Aretxabaletako auzoa zen oraindik, 1966an Arrasate izatera pasa zen. Hamahiru urte zituela Altsasuko kaputxinoetan sartu eta bost urte geroago, 1925ean, abitua hartu zuen. Teologia ikasten ari zela, gaixotu, eta 26 urte ozta-ozta beterik zituela hil zen peritonitis eraso batek jota.

Zeruko Argia eta Yakintza aldizkarietan argitaratu zituen bere idatziak. Espainiako Gerra Zibilaren aurreko Olerkarien belaunaldikoa izan zen, Lizardirekin, Lauaxetarekin eta Orixerekin batera. Loramendiren olerkigintza lirikoa da, eta, sarri, Jainkoa du kantagai.

Tolosan (1931) eta Hernanin (1932) Euskaltzaleak erakundeak, Aitzolen agindura, eratutako Olerki Jaietan bi sari jaso zituen Arrantzalien arrats-otoitza eta Barruntza leyotik izeneko olerkiekin. Julen Yurrek, 1960an, Aranaren idazlan guztiak bildu eta argitaratu zituen Loramendi. Olerki ta idatzi guziak izenburupean.

Lanak

  • Olerki eta idatzi guztiak (1960, Itxaropena), Juan Aranaren idazlan guztien bilduma, Julen Yurrek prestatua.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Juan Arana literaturaren zubitegian
  • Auñamendi: Juan Arana
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260945