Joxe Juan Zubieta
Joxe Juan Zubieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Izengoitia(k) | Etxabe |
Joxe Juan Zubieta Portu "Etxabe" (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1975) bertsolari nafarra da. Garraiolaria da ogibidez. 2005eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan laugarren postua lortu zuen.
Txapelketak
- Nafarroako Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte 10 urtez jarraian:
- 2000. urtean hartu zuen parte lehenengo aldiz txapelketan, eta finalerdietara iritsi.
- 2001ean Beran jokatutako finalera iritsi zen
- 2002an Donezteben jokatutako finalean kantatu zuen
- 2003an finalerdietan bukatu zuen txapelketako ibilbidea
- 2004an Lesakan jokatutako finalean kantatu zuen
- 2005ean Lakuntzan jokatutako finalean laugarren postua lortu ondoren Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusian parte hartzeko txartela eskuratu zuen; Lekunberrin izan zen kanporaketan, hain zuzen.
- 2006an Elizondon jokatutako finalean kantatu zuen
- 2007an ere Elizondoko saioan finalista izan zen
- 2008an eta 2009an finalerdietan kantatu zuen
- Bertsolari Txapelketa Nagusian behin hartu zuen parte:
- 2005: Final-laurdenak
- Bortziriko taldekako txapelketan ere hainbat alditan parte hartutakoa da. Hiru alditan txapeldun izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- «Jose Juan Zubieta "Etxabe"», Bertsozale.com
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q12260900