1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa sentikaria prestatu zuen. Euskal KantaBerria mugimenduaren hasierako helburuak zabaldu zituen ikuskizunak, euskal kultura berreskuratu eta berritzeko bidean.[6][7] Gero, Mikel Laboak grabatu zuen Baga, biga, higa abestiaren atarikoa izan zen.[6] Ikuskizunaren izena, Manuel LekuonakLiteratura oral vasca liburuan jasotako olerki magiko batetik dator, Mikel Laboaren abestia bezala. Katalunian (Palau), Parisen, Lovainan, Zaragozan, Madrilen, Bretainian eta beste hainbat lekutan eman zen ezagutzera. [8] Kultur mugimendu abangoardistak bere talde-izaera bururaino eramatea lortu zuen, kanta, poesia, dantza eta antzerkia txalapartaren doinuarekin uztartzen zituen ikuskizun horren bitartez.[6]Portugaleten estreinatu zen eta azken errepresentazioa 1971n egin zen. Fernando Larrukertek eta Jose Luis Zabalak grabatu zuten.[8] Ikuskizunaren sorreran taldekide guztiek parte hartu zuten arren, funtsezko eragile edo arte-zuzendari gisa Joxan Artzeren lana nabaritu zen, batez ere.[8]
Beste ikus-entzunezko ekitaldi batzuk ere prestatu zituen aurrerago. 1974. urtean, Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin eta bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Zurezko Olerkia kontzertua ere antolatu zuen, Luis de Pablorekin.
1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.
Mikel Laboaren abesti ezagunenetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.[9]
Obra
Bi garaitan banatzen da Artzeren produkzioa. Artzek berak askotan aitortu zuen lehen aldian “kanpotik barrura” ikusten zuela (“Harzabal” ezizena erabiltzen zuen orduan, 1969-1979) eta, aldaketa espirituala bizi ostean, bigarren aldi batera pasatu zela, hots, “barrutik kanpora” idaztera aldatu zuela bere ikuspegia (“Hartzut” ezizenarekin, orduan). Lehen aldiko Artze gazteak inguratzen zuen errealitatea islatzen zuen bere lanean, garaiarekin eta lekuarekin zuen lotura agertzen zuen nolabait.[10][11][12]
↑Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
↑«Aldi baterako - Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa - San Telmo Museoa» www.santelmomuseoa.eus(Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
↑Oronoz Antxordoki, Belén.. ([2000]). Gazteri berria, Kantagintza Berria : Euskal Kantagintza Berriaren ("Ez dok Amairu") eta Nova Canço Catalana-ren ("Els Setze Jutges") arteko Azterketa Konparatiboa. Erein ISBN 84-7568-876-4. PMC 432826629. (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
↑ abcApaolaza Avila, Urko. (2020-07-30). «Taldearen hasiera eta amaiera» Argia(Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
↑Aristi Urtuzaga, Francisco (2002). «Nueva Canción Vasca. 1960-1985». Enciclopedia Auñamendi.
↑ abcEstornés Zubizarreta, Idoia. (2021). «Ez dok Amairu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
↑Félix Ibargutxi Otermin: «José Antonio Artze Agirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
↑Oronoz Antxordoki, Belen. «Josanton Artze 'Harzabal': inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979)» (PDF) Tesiker, Euskarazko tesien datu-basea(Noiz kontsultatua: 2019-12-30).[Betiko hautsitako esteka]