Jousilouli
Jousilouli | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Lezo (Gipuzkoa) |
Musika mota | Nu metal |
Urteak | 1995 - 2004 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gor Diskak Oihuka |
Taldekideak | |
Gil Scott Heroin Sandra Bulldog Jennifar Lopa Alf Pacino El Capo Iñaki Chan | |
Informazio gehigarria | |
Jousilouli Lezon (Gipuzkoan) sortutako euskal musika taldea da. Jousiloulik jotzen zuenaren oinarria rap-metal zen, baina mutilak eklektikoak izaki eta, musikaren bidezidorrak ibili zituzten, zirikatzea zutela helburu bakarra. Rock taldearen osaera tipikoari disc-jockey bat erantsi zioten, beren grabazioetan entzuten ziren skratx eta sekuentziak zuzeneko emanaldietan jotzen zituena. Beren sormena eta absurduarekiko grinaren lekuko, bi diska utzi zizkiguten. Haien kantari Iñaki Altolagirre Matxet izan da, seguraski ere, inoizko lasterrena kantatu duen euskal kantaria.[1]
2004 urtean taldea desegin zen eta bi talde sortu ziren, Dirua eta Naizroxa.[2]
Taldekideak
- Matxet edo Gil Scott Heroin (abeslaria)
- Sandra Bulldog (gitarra)
- Jennifar Lopa (teklatua)
- Alf Pacino (baxua)
- El Capo (DJ)
- Iñaki Chan (bateria)
Diskografia
- Prest (2000, GOR Diskak)
- Terrorista (2002, GOR Diskak)[3]
- 1995-2004 (2006, Oihuka) DVD
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Gor diskak-en taldeari buruz
- Datuak: Q12260883
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira. |