Journal of Egyptian Archaeology
Journal of Egyptian Archaeology | |
---|---|
Mota | history journal (en) eta archaeology journal (en) |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | ingeles |
Argitaletxea | SAGE Publications |
Gai nagusia | arkeologia, Egiptologia eta Antzinako Egipto |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0307-5133 eta 2514-0582 |
ees.ac.uk…, catalog.hathitrust.org…, journals.sagepub.com… eta jstor.org… |
Journal of Egyptian Archaeology (JEA; euskaraz: «Egiptoar Arkeologia Aldizkaria») Egypt Exploration Society-k (Egiptoko Esplorazio Elkartea) sei hilean behin argitaratzen duen nazioarteko eta prestigio handiko aldizkari akademikoa da.[1]
Antzinako Egiptori buruzko ikerketa zabaltzen du, artikulu akademikoak, landa-lanaren txostenak eta egiptologiari buruzko liburuen aipamenak argitaratuz.[2] Artikuluak nagusiki ingelesez argitaratzen dira, nahiz eta alemanez edo frantsesez ekarpenak onartzen diren egokia denean.[3]
JEA 1914an ezarri zuen Egiptoko Esplorazio Funtsak. Editoreen artean egiptologo nabarmenak izan dira, horien artean Alan Gardiner, T. Eric Peet eta Battiscombe Gunn. Gaur egungo editore nagusia (2021) Londresko University Collegeko Claudia Näser da.[4]
Erreferentziak
- ↑ https://www.jstor.org/journal/jegyparch
- ↑ https://web.archive.org/web/20201130133849/https://www.ees.ac.uk/journal-of-egyptian-archaeology
- ↑ https://web.archive.org/web/20210120223718/https://www.ees.ac.uk/writing-for-the-jea
- ↑ https://web.archive.org/web/20200819222543/https://journals.sagepub.com/editorial-board/EGA
Kanpo estekak
- Datuak: Q301654