Jose Javier Mujika

Jose Javier Mujika

Q62390618 Itzuli

Bizitza
JaiotzaLeitza, 1942ko apirilaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLeitza, 2001eko uztailaren 14a (59 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta autobus-gidaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Jose Javier Mujika Astibia (Leitza, Nafarroa, 1942ko apirilaren 7a - 2001eko uztailaren 14a) UPNko zinegotzia izan zen Leitzan, 1999tik ETAk hil zuen arte. Ezkondua zen, eta hiru seme-alaba zituen.[1]

Bizitza

Lanbidez autobus gidaria zen, eta familiaren argazki dendan ere aritzen zen. 1999ko udal hauteskundeetan UPNko zerrendaburua izan zen Leitzan eta zinegotzi hautatu zuten.[2] Horren ondoren mehatxuak nozitu zituen. 2000ko abuztuaren 14an laneko furgoneta erre zioten.[3] Azkenik, 2001eko uztailaren 14an ETAk hil zuen, auto azpian itsatsitako bonba baten bitartez.[4]

Erreferentziak

  1. «José Javier Múgica Astibia: in memoriam», Espainiako Alderdi Popularraren webgunea.
  2. Jose Javier Múgica Upn.es/
  3. Un político que se crecía con cada ataque La Voz de Galicia, 2001-07-14
  4. ETAk 1995. urteaz geroztik hildako arduradun politikoak eta hautetsiak Berria.info
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11685861
  • Wd Datuak: Q11685861