Jon Arretxe

Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ion Arretxe».
Jon Arretxe

Irudi gehiago
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBasauri, 1963ko ekainaren 4a (60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJuan Manuel Etxebarria
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 8

Jon Arretxe Perez (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 4a) euskal idazlea da. Bere herrian egin zituen lehen ikasketak, eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu zuen, bai eta doktore gradua ere, Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero, Gorputz Hezkuntzako ikasketak ere egin zituen, eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Piano eta kantu ikasketak ere egin zituen,[1] Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan. Gogoko du kirola egitea eta bidaiatzea.

Arbizun bizi da, Nafarroa Garaiko Sakana haranean, Gasteiztik, Iruñetik eta Donostiatik erdibidean. Idazteaz gain, bere bidaia eta liburuei buruzko hitzaldiak ematen. Opera abeslari gisa ere ibiltzen da, koruetan eta bakarlari gisa.[1]

Lanak

  7 kolore
Fitxategi:0
Audioa
Jon Arretxe, 7 kolore liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2000
IlustratzaileaCristina Fernandez
Orrialdeak208
ISBN978-84-9746-642-4
  Arrutiren banda
Fitxategi:0
Audioa
Jon Arretxe, Arrutiren banda liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2017
Orrialdeak160
ISBN978-84-9109-247-6


  Beti iparralderantz
Fitxategi:0
Audioa
Jon Arretxe, Beti iparralderantz liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2014
IlustratzaileaCristina Fernandez
Orrialdeak160
ISBN978-84-9746-939-5

Narrazioa

Nobela

  • Urrezko triangelua (2001, Elkar)
  • Manila konexioa (2003, Elkar)
  • Kleopatra (2005, Elkar)
  • Morto Vivace (2007, Elkar)
  • Fatum (2008, Elkar)
  • Tangerreko ametsak (2011, Erein)
  • Xahmaran (2012, Erein)
  • 19 kamera (2012, Erein)
  • 612 euro (2013, Erein)
  • Hutsaren itzalak (2014, Erein), 240 or. ISBN: 978-84-9746-889-3
  • Beti iparralderantz (2014, Erein)
  • Estolda jolasak (2015, Erein)
  • Sator lokatzak (2016, Erein)
  • Arrutiren banda (2017, Erein)[2]
  • Ez erran deus (2019, Erein)
  • Mesfidatu hitzez (2019, Erein)
  • Dortokaren begirada (2021, Erein)
  • Lyrica garaia (2022, Erein)[3]
  • Musker amarruak (2023, Erein)[4]

Saiakera

  • Basauriko euskara (1994, Basauriko Udala)

Haur eta gazte literatura

  • Harresi handirantz (1997, Alfaguara-Zubia)
  • Hakuna matata (liburua) (2000, Labayru)
  • Lurraren taupadak (2001, Alfaguara-Zubia)
  • Beti iparralderantz (2014, Erein]

Bidaiak

  • Tubabu (1994, Elkar)
  • Tuparen seme alabak (1997, Elkar)
  • Ekialdeko mamuak (2002, Elkar)
  • Griot (2004, Elkar)

Biografia

  • Txomin Agirre (1992, Eusko Jaurlaritza)

Erreferentziak

  1. a b «Jon Arretxe Perez» Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  2. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (). «Las hojas que nos trae el otoño» El Correo: 52..
  3. Diaz, Martxelo. (2022). «Toure berriro San Frantziskora dakar Jon Arretxek ‘Lyrica garaia’-n» Naiz (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  4. Ugarte Irizar, Itziar. (2023). «'Musker amarruak' plazaratu du Jon Arretxek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).

Ikus, gainera

  • Bilbo Handiko idazleak

Kanpo estekak

  • «Jon Arretxe» Literaturaren Zubitegian
  • Jon Arretxeren webgunea
  • «Jon Arretxe» Euskal Literaturaren Hiztegian
  • Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE: «Jon Arretxe (idazlea): “Bidaiatzerakoan, lekuko errealitateaz jabetzeak idazten laguntzen dit”», Euskonews Gaztea, 150. zenbakia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260501
  • Commonscat Multimedia: Jon Arretxe / Q12260501

  • Wd Datuak: Q12260501
  • Commonscat Multimedia: Jon Arretxe / Q12260501