Joaquín Rodrigo

Joaquín Rodrigo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSagunto, 1901eko azaroaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1999ko uztailaren 6a (97 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Victoria Kaspi  (1933ko urtarrilaren 19a -
Hezkuntza
HeziketaÉcole Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Francesc Antich Carbonell (en) Itzuli
Paul Dukas
Maurice Emmanuel
André Pirro (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, koreografoa, piano-jotzailea, pedagogoa, musikologoa eta gitarra-jotzailea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Concierto de Aranjuez
Jasotako sariak
ikusi
  • Commander's Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany Commander's Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany
    Arteetako Asturiasko Printzesa saria  (1996)
    Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea
    Ondas Sariak  (1995)
    Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia  (1953)
    Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina  (1980)
    honorary doctor of the University of Alicante
    Madrilgo Complutense Unibertsitateko honoris causa doktoregoa  (1989)
    Gran Cruz de la Orden Civil de la Solidaridad Social  (1996)
    Medal of Work Merit Medal of Work Merit  (1966)
    Knight Commander of the Order of Alfonso X Knight Commander of the Order of Alfonso X  (1945)
    Meritu Zibileko Ordenaren Gurutze Handia Meritu Zibileko Ordenaren Gurutze Handia  (1966)
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Genero artistikoaopera
zarzuela
Musika instrumentuapianoa

joaquin-rodrigo.com
IMDB: nm0735006 Youtube: UCWHHhwlc4_Ok_1iRVCKnDYQ Spotify: 3eqv9LW7ZXlYWXVFjHS4Mr Musicbrainz: fde4460b-868a-493e-8c53-221e418c8959 Songkick: 487849 Discogs: 523642 IMSLP: Category:Rodrigo,_Joaquín Allmusic: mn0000254674 Find a Grave: 6654396 Edit the value on Wikidata

Joaquín Rodrigo Vidre (Sagunto, 1901eko azaroaren 22a - Madril, 1999ko uztailaren 6a) espainiar musikagilea izan zen. Hiru urte zituela itsu geratu zen. Gaztetandik hasi zen Valentzian musika ikasten Antichekin. 1927. urtean Parisa joan zen eta Paul Dukasekin osatu zituen ikasketak. Garai hartan Manuel de Fallaren laguntza izan zuen. 1925. urtean konposizioko sari nazionala irabazi zuen, eta 1942. urtean musikako sari nazionala. 1940. urtean mundu osoan ezaguna den gitarra eta orkestrarako Concierto de Aranjuez (1938-1939) estreinatu zuen, eta handik aurrera Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo espainiar musikagile nagusitzat hartua izan da. 1950. urtean San Fernandoko Arte Ederretako akademiako kide izendatu zuten. Rodrigoren musikak molde neoklasikoak erabiltzen ditu, harmonia eta orkestra laguntza soila, eta kolore folklorikoa. Aipatutakoaz gainera, lan aipagarriak ditu, besteak beste: Per la flor del lliri blau (1934) poema sinfonikoa; Concierto heróico (1942); Concierto de estío (1943); Concierto galante (1949), biolontxelo eta orkestrarako; Concierto serenata (1952), harpa eta orkestrarako; Fantasía para un gentilhombre (1954), gitarra eta orkestrarako; Concierto andaluz (1967); eta Con Antonio Machado (1972), kantu eta pianorako.

1983an Espainiako Musika Sari Nazionala eman zioten eta 1996an Asturiasko Printzea saria, musika espainiarrari bultzada berriak emanez mundu-mailan ezagutzera emateagatik, eta orokorrean musika espainiarrari egindako ekarpenagatik.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquín Rodrigo Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q151084
  • Commonscat Multimedia: Joaquín Rodrigo / Q151084

  • Wd Datuak: Q151084
  • Commonscat Multimedia: Joaquín Rodrigo / Q151084