Jiayuguan

Jiayuguan
嘉峪关
Prefektura mailako hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Izen ofiziala嘉峪关市
Jatorrizko izena嘉峪关
Posta kodea735100
Geografia
Koordenatuak39°48′N 98°18′E / 39.8°N 98.3°E / 39.8; 98.3
Map
Azalera1224.17 km²
Demografia
Biztanleria231.853 (2010)
Dentsitatea189,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965
Telefono aurrizkia937
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakKrementxuk
Matrikula甘B
jyg.gansu.gov.cn

Jiayuguan (txinera sinplifikatuz: 嘉峪关; pinyinez: Jiāyùguān), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 231.853 biztanle inguru dauzka eta 2.935 kilometro karratuko azalera.

Historia

Txinako Harresi Handiak hiru pasabide garrantzitsu zituen eta Jiayu pasabidea mendebalderen zegoen atea zen. Beste biak Juyong pasabidea eta Shanhai pasabidea ziren, biak ere Beijing hiriburutik gertu. Pasabidea merkataritza eta negoziogune bihurtu ahala inguruan ostatuak eta jatetxeak agertuz joan ziren eta Jiayuguan hiria sortu zen. Eremu honetako Txinako Harresiaren zatia XIV. mendean eraiki zuen Ming dinastiak[1]. Pasabidea kontrolatzeko Jiayuguaneko gotorlekua eraiki zuten, Harresiko azken gotorlekua[2], eta gaur egun oraindik oso egoera onean aurkitzen da. Hexi korridorean kokaturik zegoenez Zetaren Bidea igarotzen zen bertatik[3].

Banaketa administratiboa

  • Xiongguan Barrutia (雄关区): Jiayuguan pasabidea bertan dago
  • Changcheng Barrutia (长城区)
  • Jingtie Barrutia (镜铁区)

Klima

    Datu klimatikoak (Jiayuguan)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2 3 11 17 22 27 29 28 23 16 6 0 15
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -16 -12 -4 2 8 13 15 14 8 1 -7 -13 0.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0 3 5 5 8 10 18 28 5 0 3 3 86.4
Iturria: Weatherbase [4]

Ekonomia

1958an Jiuquan Steel Company altzairutegia eraiki zen eta honek bultzada berria eman zion hiriari. Gansu probintziako altzairutegi handiena da.

Garraioa

312 autopistak zeharkatzen du hiria eta bi trenbideren elkargunea da, Lanzhou-Xinjiang eta Jiayuguan-Ceke.

Aireportua ere badu eta egunero Xi'an eta Beijingerako hegaldiak ditu. 1938 urtean eraiki zen hegaldi militarretarako eta 1953an zibilentzako berreraiki zen aurrekoa zegoen toki berean. 2006an handitu egin zuten.

Ondasun nabarmenak

  • Jiayuguan pasabidea eta gotorlekua
  • Jinq Tie kaleko merkatua[2]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Gore, Rick. (1980). Journey to China's Far West. National Geographic. Vol. 157 no. 3., 314 or. ISBN 0027-9358..
  2. a b (Gaztelaniaz) Jiayuguan (China) Información de interés y mapa. 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
  3. «Gran Muralla Jiayuguan, Gran Muralla de Jiayuguan, pasp jiayu de la gran muralla de China» www.viaje-a-china.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
  4. Weatherbase: Historical Weather for Jiayuguan, China. Weatherbase. Retrieved on November 24, 2011.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Txineraz) Jiayuguango gobernuaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q532560
  • Commonscat Multimedia: Jiayuguan / Q532560

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 138445122
  • BNF: 12519643m (data)
  • GND: 4244242-4
  • LCCN: n85213879
  • NLA: 36638804
  • SUDOC: 159334934
  • Wd Datuak: Q532560
  • Commonscat Multimedia: Jiayuguan / Q532560


Gansu probintziaren kokapena Txinako mapan. Gansu probintziako udalerriak Gansu probintziaren kokapena Txinako mapan.

BaiyinDingxiGannan • Jiayuguan • JinchangJiuquanLanzhouLinxiaLongnanPingliangQingyangTianshuiWuweiZhangye


  • i
  • e
  • a
Zetaren Bidean zeuden hiri nagusiak
Ekialdeko Asia
Txinako Herri Errepublika Txina: AksuDunhuangHotan • Jiayuguan • KarasahrKashgarKorlaKuchaLanzhouLuoyangTianshuiTurfanÜrümqiWuweiXi'an
Erdialdeko Asia
Afganistan Afganistan: BagramBalkhBamyanHerat
Kazakhstan Kazakhstan: AlmatyTalgar
Kirgizistan Kirgizistan: Ox
Tajikistan Tajikistan: KhorogKhujand • Panjakent
Turkmenistan Turkmenistan: Merv
Uzbekistan Uzbekistan: BukharaSamarkandaKesh (Shahrisabz)KhivaKokandTaxkent
Transkaukasia
Armenia Armenia: Artaxat
Azerbaijan Azerbaijan: Baku • Shamakhi
Errusia Errusia: DerbentMagas
Georgia Georgia: KutaisiPoti
Ekialde Hurbila
Irak Irak: Seleuzia Tigrisekoa
Iran Iran: Bam • IsfahanMaxhadQazvin • Qumis • Yazd
Libano Libano: Tiro
Siria Siria: AlepoDamaskoDura-EuroposPalmira
Turkia Turkia: AntiokiaBursaEfesoIstanbul