Jesús Ferrero

Jesús Ferrero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesús Ferrero Pérez
JaiotzaZamora, 1952ko abenduaren 30a (71 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Izengoitia(k)Jesús Ferrero eta Chesyos Ferrero

Jesús Ferrero (Zamora, Espainia, 1952ko abenduaren 30a -) espainiar eleberrigilea da.

Biografia

Antzinako historia ikasi zuen Parisen, eta Grezia klasikoan espezializatu zen. Parisko ikasketak ordaindu ahal izateko gauez atezain gisa lan egin zuen hotel batean, eta garai horretan idatzi zuen lehen nobela, Bélver Yin (1981). Ekialde Urrunean girotutako lan horrekin Bartzelonako Hiria saria lortu zuen 1982an.

Ferreroren beste lan batzuk: Opium (1986), Lady Pepa (1988), Débora Blenn (1988), El Efecto Doppler (1990, Plaza Janésen nazioarteko eleberri onenaren saria), Alis el Salvaje (1991), El secreto de los dioses (1993), Amador o la narración de un hombre afortunado (1996), El último banquete (1998, Azorín saria), Zirze piernas largas (2002), Las Trece Rosas (2003), Ángeles del abismo (2005), Las fuentes del Pacífico (2005), Las experiencias del deseo. Eros y misos (2009, Anagrama saria), Balada de las noches bravas (2010).

Pedro Almodóvarren Matador (1986) filmeko gidoia idatzi zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Jesús Ferrero clubcultura.com webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3753332
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 84489310
  • ISNI: 0000000121417786
  • BNE: XX847931
  • BNF: 12055105p (data)
  • CANTIC: a11176076
  • GND: 122897455
  • LCCN: n86120472
  • NKC: kup19990000026941
  • NLA: 41526010
  • SUDOC: 028787706
  • BIBSYS: 90096958
  • UB: a1255729
  • ICCU: CFIV105821
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02158/eu_f_0476/f0476
  • Wd Datuak: Q3753332