Jennifer Pareja

 

Jennifer Pareja

(2013)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJennifer Pareja i Lisalde
JaiotzaOlot, 1984ko maiatzaren 8a (40 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria
Parte-hartzailea
Kirol zenbakia6

jenniferpareja.com
Twitter: JenniferPareja Instagram: jenniferpareja Olympic.org: jennifer-pareja Edit the value on Wikidata

Jennifer Pareja Lisalde (Olot, Girona, Katalunia, 1984ko maiatzaren 8a) kataluniar waterpoloko jokalari ohia da.[1] 2013an Igeriketaren Nazioarteko Federazioak (FINA) «Munduko Waterpolistarik Onena» izendatu zuen eta Europako Igeriketa Ligak (LEN) «Europako Waterpolistarik Onena».[2][3]

Nazioarteko txapeldun absolutua eta Espainiako selekzioaren kapitaina izan zen. Selekzioarekin 2014. urtean Europako txapelduna izan zen, 2013an munduko txapelduna, 2012an txapeldunorde olinpikoa eta 2008an Europako txapeldunordea.[4]

Ziniskaren alabak (Hijas de Cynisca) kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzean parte hartu zuen beste 13 kirol arloko emakumerekin batera.[5]

Ibilbidea

Waterpoloa

2000. urtean Espainiako Waterpoloko 20 urtez azpikoen selekzioarekin egin zuen debuta, eta taldeak Espainiako lehen bi dominak lortu zituen kategoria horren historian. Brontzezko domina jaso zuen 2002ko Europako junior txapelketan eta 2003ko munduko junior txapelketan.

Nazioarteko txapeldun absolutua, 2001 eta 2016 artean, eta kapitaina, 2012 eta 2016 artean. Espainiako selekzioaren historian arrakasta handienak bizi izan zituen: 2014an Europako txapelketa, 2013an Munduko Txapelketa, eta 2012an azpitxapelketa olinpikoa. 2016ko maiatzean, Miki Oca hautatzaile nazionalak jakinarazi zuen ordura arteko Pareja kapitainari ez ziola Rio 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako deituko.[6][7]

Bakarka, 2013. urtean izan zuen arrakastarik handiena, FINAk munduko jokalaririk onena hautatu baitzuen, LENek Europako jokalari onena eta Bartzelonako Munduko Txapelketan jokalaririk onena.[8][9]

Waterpoloa utzi ondoren

Waterpoloa utzi ondoren, 2016ko udan eta, ondoren, Kirol Kontseilu Goreneko aholkulari gisa aritu zen. Hondartzako eskubaloia ere praktikatu zuen aldi batean.[10]

Klubak

  • Club Natació Olot (formazioa)
  • Club Natació Sant Feliu (2001-2003)
  • Club Esportiu Mediterrani (2006–10)
  • Club Natació Sabadell (2003/06, 2010–16)[11]

Palmaresa

  • Europako kopak (4): 2011, 2013, 2014 eta 2016.
  • Ligak (9): 2004, 2005, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016.
  • Erregina kopak (6): 2005, 2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015.
  • Espainiako Superkopak (6): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015.
Jennifer Pareja eta kirolari irabazleak, 2014

Espainiako selekzio absolutuan

  • 1.a, Txapelduna, Urrezko domina Budapesteko 2014ko Europako Txapelketan
  • 1.a, Txapelduna, Urrezko domina Bartzelonako 2013ko Munduko Txapelketan
  • 3.a, Zilarrezko domina Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan
  • 1.a, Txapelduna, 2012ko Triesteko Olinpiadaren aurreko Txapelketan
  • 5.a, Eindhovengo 2012ko Europako Txapelketan
  • 8.a, 2009ko Erromako Munduko Txapelketan
  • 4.a, 2009ko Munduko Ligan
  • 3.a, zilarrezko domina, 2008ko Malagako Europako Txapelketako
  • 7.a, 2007ko Melbourneko Munduko Txapelketan
  • 4.a, 2006ko Belgradeko Europan
  • 8.a, 2003ko Bartzelonako Munduko Txapelketan,

Espainiako junior selekzioan

  • 2.a, brontzezko domina, 2003an Calgaryko Juniorren Munduko Txapelketan
  • 2.a, brontzezko domina, 2002an Louleko Europako Junior Txapelketan

Aintzatespenak

  • 2013an Kirol Merituaren Errege Ordenako brontzezko domina, Kirol Kontseilu Gorenak emandakoa
  • 2014an Kirol Merituaren Errege Aginduaren Zilarrezko Domina, Kirol Kontseilu Gorenak emandakoa

Hijas de Cynisca Dokumentala

Jennifer Pareja Ziniskaren alabak dokumentaleko fotograma batean, 2019

Hijas de Cynisca 2019an Beatriz Carreterok zuzendutako kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzea da. Espartar Zinisca printzesa, Olinpiar Jokoak irabazi zituen lehen emakumea izan zen. Dokumentala Espainiako hainbat kirol-pertsona ospetsuri egindako elkarrizketen bidez osatuta dago, hala nola Almudena Cid, Amaya Valdemoro, Jennifer Pareja, Lydia Valentín, Dori Ruano, Bea Fernández, Carmen Martín, Ona Carbonell, Jessica Vall eta Mary Álvarez del Burgo kirolariak, Paloma del Río kazetaria eta Paula Tirini teknikariak. Besteak beste, gai hauexek lantzen dira: kirola haurtzaroan sexualizatzea, emakumeek kirolean dituzten eskubideak urratzea, soldata, aurrekontu edo pizgarri ekonomikoen aldea, ikusgarritasun falta eta komunikabideetan jarrera matxistak izatea. Era berean, honako hauek ere lantzen dira: kirolarien aintzatespen txikiagoa, babesletzak aurkitzeko zailtasunak, profesionalizazioari laguntza urria ematea, kidego teknikoetan eta federazioetan emakumerik ez egotea, edo arreta itxura fisikoan jartzea.

Erreferentziak

  1. (Katalanez) «Jennifer Pareja deixa el waterpolo» ElNacional.cat 2016-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  2. Jennifer Pareja anuncia su retirada con un palmarés único as.com
  3. (Gaztelaniaz) «Jennifer Pareja, mejor jugadora del 2013 según la FINA» AS.com 2014-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  4. Ficha del Europeo 2008 Txantiloi:Wayback rfen.es
  5. (Gaztelaniaz) «'Hijas de Cynisca', el documental en el que el deporte femenino habla por la igualdad» Marca.com 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  6. Jennifer Pareja se queda fuera de los Juegos marca.com
  7. Pareja: “Por mis compañeras, a Miki Oca le debo un respeto” elpais.com
  8. Jennifer Pareja, mejor jugadora del 2013 según la FINA as.com
  9. Jennifer Pareja, MVP de los Mundiales marca.com
  10. (Katalanez) Sánchez, Borja. «La primera sense Jennifer Pareja - 22 oct 2016» L'Esportiu de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  11. RFEN-ficha de Jennifer Pareja. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4918805
  • Commonscat Multimedia: Jennifer Pareja / Q4918805

  • Kirolariak
  • COI: jennifer-pareja
  • Wd Datuak: Q4918805
  • Commonscat Multimedia: Jennifer Pareja / Q4918805