Jean Cousin Gaztea

Jean Cousin Gaztea
Bizitza
JaiotzaSens, 1536
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1595 (58/59 urte)
Familia
AitaJean Cousin Zaharra
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, Irarlea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Paris

Jean Cousin, Gaztea (frantsesez: Jean Cousin le Jeune) (Sens, 1536-Paris, 1595) Pizkundeko margolari frantziarra izan zen. Jean Cousin Zaharraren semea izan zen. Haien lanak sarritan nahastu egin dira. Aitak bezain talentu handia izan zuen eta gazte-gaztetatik aitak irakatsi zion. Manierismoko margolaria izan zen.

Biografia

Jean Cousin gazteak Parisko Unibertsitatean ikasi zuen lehen aldiz 1542ra arte gutxienez, eta gero bere aitaren lanarekin kolaboratu zuen. Aita hil zenean, bere obrarekin jarraitu zuen.[1]

Livre de Perspective liburuan (1560) aitak bere semea Livre de Pourtraicture liburua prestatzen ari dela aipatu zuen. 1571n lehen aldiz argitaratutako eta 1589an berrinprimatutako liburu baten aipamen batzuk gorabehera, orain arte ez da kopiarik aurkitu.[2]

Lanen zerrenda

Beirateak

Jean Cousinek Saint-Étienne de Sens katedralaren eta Freurignyren châteauren beirateak egin zituen.

Margolanak

  • Descente de Croix (egotzita)
  • Julien de Brioude, 1520, Saint-Julien-du-Sault
  • Le Jugement dernier, 1530, Villeneuve-sur-Yonne
  • L'Enlèvement d'Europe, v. 1570, château de Blois
  • Le Jugement dernier, v. 1585, Louvreko museoa

Liburuak

  • Livre de Pourtraicture, 1560.

Erreferentziak

  1. Persée, Les deux Jehan Cousin (1490-1560 - 1522-1594), 1909, 53.liburuki, 102-107. or.
  2. https://www.nlm.nih.gov/exhibition/historicalanatomies/cousin_bio.html

Ikus, gainera

  • Jean Cousin Zaharra

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1144792
  • Commonscat Multimedia: Jean Cousin the Younger / Q1144792

  • Wd Datuak: Q1144792
  • Commonscat Multimedia: Jean Cousin the Younger / Q1144792