Javier Ibáñez

Javier Ibáñez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJavier Ibáñez Beltrán de Salazar
JaiotzaGasteiz, 2001eko azaroaren 29a (22 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Caja Rural-Seguros RGA (ikaslea)2023ko abuztuaren 1a-2023ko abenduaren 31
Burunda Txirrindulari Elkartea 2024-2024
Caja Rural-Seguros RGA 2025-
Burunda Txirrindulari Elkartea 2022-2023ko uztailaren 31
Galibier Txirrindulari Elkartea 2020-2021
Caja Rural-Seguros RGA (ikaslea)2024ko abuztuaren 1a-2024ko abenduaren 31
 
Parte-hartzailea
  • 2023 UCI World Ranking (en) Itzuli (2.234.)
    2023 UCI Europe Tour (en) Itzuli (1.344.)

Javier Ibáñez Beltrán de Salazar, (Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a), txirrindulari arabarra da.

Kirol ibilbidea

Hamar urte zituela hasi zen txirrindularitzan, Durako CDC Iturribero taldean. Hortik Aurrera, Aiarako klub batean trebatu zen. Kirolari polifazetikoa, igerilaria izan zen eta gazte mailetan, bi kirol hauek praktikatzen zituen[1],[2]. Besteak beste, Euskal Herriko txapelduna izan zen 800 metroko eta 1.500 metroko crawl estiloan. Errepideko txirrindularitzan, Arabako erlojupeko txapelduna izan zen 2017an kadeteetan. Horretaz gain, Arabako txapeldunordea izan zen 2018an[2].

2019an, Víctor Sastre Fundazioarekin lotutako talde batean hasi zen. Carlos Sastreren aitak sortua, El Barracon egoitza duen txirrindularitza eskola bat da. Lekualdaketa horrek igeriketa uztera behartu zuen, bizikletan buru-belarri aritu ahal izateko[2]. Estatu mailan emaitza onak lortu zituen etapakako lasterketetan. Geroago, Lizarte klubean sartu zen, Kern Pharma egituraren formakuntza zentroan. "Lur orotako" korrikalari bat izanik[2], 2021ean hamalau aldiz sailkatu zen top-10 postuetan Euskal Herriko zirkuituko lasterketetan[3].

2022an, berriz aldatu zuen elastikoa eta Caja Rural-Seguros RGA talde afizionatuan hasi zen[3]. Hurrengo urtean, 23 urtez azpiko Espainiako erlojupeko txapelketan hirugarren sailaktu zen. Hala ere, ez zuen profesionaletara pasatzeko eskaintzarik jaso. 2024an afizionatu mailan jarraitu zuen lehian eta denboraldi honetan lortutako ematza onen ondorioz, bi urteko kontratu profesionala sinatu du[4].

Palmaresa

2021

2022

2023

2024

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Pepe Ginestar, Javier Ibáñez y Juanjo Rosal se incorporan al Lizarte» esciclismo.com 2019/11/13..
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Javier Ibáñez se va con Sastre. 2018/11/03..
  3. a b (Gaztelaniaz) «Natxo González y Javier Ibáñez llegan al filial del Caja Rural-RGA» alicanteconelplatogrande.com 2021/11/13..
  4. (Gaztelaniaz) «El ciclista vitoriano Javier Ibáñez debutará como profesional en 2025 con el Caja Rural» elcorreo.com 2024/07/05..

Kanpo estekak

  • Javier Ibáñez - ProCyclingStats
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q120965298
  • Wd Datuak: Q120965298