Ivan Aivazovski
Ivan Aivazovski | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Հովհաննես Այվազյան |
Jaiotza | Feodosia, 1817ko uztailaren 17a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Bizilekua | Feodosia |
Talde etnikoa | Armeniarra Armenians of Russia (en) |
Heriotza | Feodosia, 1900eko apirilaren 19a (juliotar egutegia) (82 urte) |
Hobiratze lekua | St. Sarkis Church (Feodosia) (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Simferopol gymnasium №1 (en) (1830 - 1833) Arteen Akademia Inperiala (1833 - 1837) |
Hizkuntzak | errusiera armeniera |
Irakaslea(k) | Maxim Vorobiev (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista bisuala eta arte bildumagilea |
Lantokia(k) | Viena Egiptoko Kedivatoa Paris Berlin Greziako Erresuma Amsterdam Portugalgo Erresuma Feodosia San Petersburgo Sebastopol Espainia Otomandar Inperioa Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Enplegatzailea(k) | Errusiar Itsas Armada Inperial |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Joseph Mallord William Turner eta Theodore Gericault |
Kidetza | Arteen Akademia Inperiala Academy of Fine Arts of Rome (en) Academy of Fine Arts, Florence (en) State Academy of Fine Arts Stuttgart (en) Royal Academy of Art (en) Russian Geographical Society (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | Itsas ikuspegia paisaia margolaritza military art (en) figure (en) genero-margolana margolaritza historikoa erretratua margolaritza erlijiosoa margolaritza mitologikoa erromantizismoa |
Ivan Konstantinovitx Aivazovski (armenieraz: Հովհաննես Այվազովսկի, errusieraz: Иван Константинович Айвазовский; Feodosia, 1817ko uztailaren 29agreg./uztailaren 17ajul. - 1900eko maiatzaren 2greg./apirilaren 19ajul.) pintore errusiarra, jatorri armeniarra, famatua bere itsas pinturengatik.
Biografia
1833an San Petersburgoko Arteen Akademian sartu zen, eta bi urte geroago zilarrezko dominarekin graduatu zen.
1841ean bost urteko bidaia hasi zuen, Italia, Portugal, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereak ezagutu zituen, beste batzuen arte.
1842an Turner paisaia-pintorea ezagutu zuen. Errusiara itzuli zenean, 1844an, San Petersburgoko Arteen Akademiako kide izendatu zuten, eta bi urte geroago, bertako irakaslea izan zen.
1845ean, Aivazovskik Istanbulera joan zen Abdulmezid I.ak gonbidatuta, eta 1845–1890 urteen bitartean errepikatu zuen bidaia. Bidaia horietakoak dira hainbat sultanek eskatutako margolanak.
1848an egin zuen bere lehenengo erakusketa Moskun. 1853an Feodosiako arkeologia-indusketetan parte hartu zuen, eta handik ateratako artelan ugari Hermitage museoko bilduman daude gaur egun.
1857an, Parisen egin zuen erakusketa bikain baten ondoren, Aivazovskiri Ohorezko Legioa intsignia eman zioten. 1869an Egipto bisitatu zuen.
Aivazovskyrengan eragin handia izan zuen Asia Txikiko armeniar sarraskiak (1895), hori dela eta, hainbat koadro margotu zituen gai horren inguruan, Mercury bi itsasontzi turkiarrek erasotua esate baterako.
Bere azken egunak Feodosian igaro zituen, non arte-eskola bat eta historia museo bat ireki zituen. Feodosian hil zen 1900. urtean.
Galeria
- Mercury bi itsasontzi turkiarrek erasotua, 1892
- Ekaitza, 1854
-
-
- Çeşmeko gudua
- Tallinneko ikuspegia
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Aivazovski |
- (Ingelesez) Ivan Aivazovskiren margoak
- (Errusieraz) Ivan Aivazovskiren margoak eta Biografia
- Datuak: Q181568
- Multimedia: Ivan Aivazovsky / Q181568