Itzaga

Itzaga
Datu orokorrak
Garaiera1.361 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°42′48″N 1°25′43″W / 42.7133°N 1.42865°W / 42.7133; -1.42865
MendikateaItzagako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaZuhatzu (Itzagaondoa), Ardanatz, Altzorritz
LuberriLuberri


Itzaga Nafarroako mendi bat da, Itzagaondoa haran eta udalerriari izena ematen diona. Mendiak bere iparraldean dauden Itzagaondoa eta Untziti edo Untzitibar hegoaldean dagoen Ibargoititik bereizten ditu. Tontorra, 1.361 metrokoa, Itzagaondoko lurretan dago. Altuera baino, ordea, bere prominentziak (800 metrokoa) bihurtzen du nabari eta Nafarroako hainbeste lekutatik ikusgai eta identifikagarri agertzen da.

Nagusitasun horren laguntzaz, gailur honetatik iparraldera begira Mendebaldeko Pirinioetako mendi nagusiak ikus daitezke, Euskal Herrikoak nahiz Aragoikoak. Ipar-mendebalderantz Iruñerria bere osotasunean ikusten da, besteak beste; hegoalderantz (Nafarroan norabide honetan ez baitago garaieran gailentzen zaion mendirik) Moncayo bera ere soma dezakegu.

Bere ingurumarietan, tontorretik minutu gutxira, Itzagako San Migel baseliza dago. Honaino Zuhatzutik datorren pista heltzen da. Beste abiapuntu batzuk Ardanatz eta Erreta herriak dira.

Itzaga mendiaren igoera eta gailurra (1.360 m).

Jakingarriak

Mendiaren tontorrean bigarren mailako erpin geodesikoa dago.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • euskal-herria.org webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8538688
  • Commonscat Multimedia: Itzaga / Q8538688

  • Wd Datuak: Q8538688
  • Commonscat Multimedia: Itzaga / Q8538688