Ispilu tximeleta

Ispilu tximeleta
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
GeneroaHeteropterus
Espeziea Heteropterus morpheus
[[|]]
Datu orokorrak
OstalariaMolinia caerulea eta Calamagrostis

Ispilu tximeleta (Heteropterus morpheus) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da baina isolaturiko populazioak eratzen ditu[1].

Deskribapena

Imagoa

Tximeleta handia da, 30-34 mm-ko hegal zabalera du[2]. Baina gehienetan hegalak bilduta ikusten da. Gainaldean kolore marroi iluna du, orbain zuri txiki batzuk eta ertz zuria agertzen dituelarik. Azpialdea erabat bestelakoa da, kolore beixa du oinarrian eta eraztunek erabat estaltzen dute. Eraztunen ertza iluna da eta barnealdea zuria da.

Gorputzak marra zuriak eta beltzak ditu.

Beldarra

Beldarra berdea da eta marra zuriak ditu alboetan. Hostoez egindako hodi itxurako babesean bizi da, gero ibernatzeko erabiliko duena[2].

Iruditegia

  • Tximeletaren gainaldea.
    Tximeletaren gainaldea.
  • Hegalen azpialdea eraztunez josita dago.
    Hegalen azpialdea eraztunez josita dago.
  • Ispilu tximeleta hirusta lorean.
    Ispilu tximeleta hirusta lorean.

Erreferentziak

  1. «Heteropterus» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Espejitos. Heteropterus morpheus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1544777
  • Commonscat Multimedia: Heteropterus morpheus / Q1544777
  • Wikispecies Espezieak: Heteropterus morpheus

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 124160
  • BioLib: 51258
  • Dyntaxa: 201027
  • EOL: 178054
  • Fauna Europaea: 440740
  • GBIF: 5141677
  • UICN: 174281
  • NCBI: 876081
  • Wd Datuak: Q1544777
  • Commonscat Multimedia: Heteropterus morpheus / Q1544777
  • Wikispecies Espezieak: Heteropterus morpheus