Iralabarri

Iralabarri
 Euskal Herria
Zuberoa kaleko etxeak.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′18″N 2°56′10″W / 43.255°N 2.936°W / 43.255; -2.936
Azalera0,39 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Iralabarri Bilboko auzoa da. Bilboko Errekaldeko barrutian kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 11.696 biztanle eta 0,39 kilometro koadroko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Hegoaldean Errekaldeberrirekin egiten du muga, iparraldean Abandorekin, ipar-ekialdean Zabala auzoarekin, mendebaldean A-8 autobidearekin, eta ekialdean Zabalbururekin.

Irala landa gunea izan zen, baserriak eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat Urizar dorretxea da. Bestalde, XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetakoa zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi izan zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisuko etxebizitza blokeak eta ortuak zituzten patio zabalak zeuzkan.

Ondorengo hamarkadetan ordea, hirira zetorren etorkin oldeak eraginda inolako ordenarik gabe eraiki zen auzoan, arrapaladan eraiki beharrak kale estu eta argitasunik gabeak ekarri zituen. Hala ere, azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira bertan eta parke bat eraiki da A-8 autobidetik gertu, Eskurtze parkea.

Ondare nabarmena

  • Eskurtze parkea
  • Harino Panadera fabrika
  • Kirikiño eta Zuberoa kaleetako eraikinak
  • San Luis Beltran eliza
  • Urizar dorretxea

Iruditegia

  • Zuberoa kaleko etxeak.
    Zuberoa kaleko etxeak.
  • Zuberoa kaleko etxeak.
    Zuberoa kaleko etxeak.
  • Kirikiño kaleko etxeak.
    Kirikiño kaleko etxeak.
  • Harino Panadera fabrika
    Harino Panadera fabrika

Kalerik garrantzitsuenak

  • Irala kalea
  • Kirikiño kalea
  • Zuberoa kalea

Elkarteak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3813691
  • Wd Datuak: Q3813691


Bilbo Bilboko auzoak Bilbo

Abando • AbusuAltamiraAmetzolaArabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo ZaharraBolueta • Buia • Deustuko DoneperiagaElorrietaErrekaldeberriGaztelekuIbarrekolandaIndautxu • Iralabarri • IturrialdeIturrigorriKastrexanaLarraskitu • Lorategi-hiria • MasustegiMatikoMiribillaOlabeagaOtxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • SantutxuSolokoetxeTxurdinagaUretamendi • Uribarri • ZabalaZazpikaleakZorrotzaZurbaran