Irakite

Ura irakiten.

Irakitea isurkariaren masa osoan eta tenperatura jakin batean gertatzen da, lurruntzea ez bezala, azken hori isurkariaren azalean soilik eta edozein tenperaturatan gertatzen baita.

Irakite puntua

Irakite puntua isurkari batek irakiteko behar duen tenperatura da. Isurkari baten irakite puntua atmosferaren presioaren arabera aldatzen da, isurkari batek lurrun asearen presioa eta kanpoko presioa berdinak direnean irakiten baitu. Isurkari baten irakite puntua 0’037° C igotzen da atmosferaren presioa milimetro bat handitzen den aldiko. Isurkari arruntenen irakite puntuak, atmosferaren presio normalean, hauek dira: ur hutsa, 100° C; itsasoko ura, 103° C; amoniakoa, -34° C; nitrogenoa, -196° C; kloroa, -34° C; hidrogenoa, -253° C; merkurioa, 357° C; oxigenoa, 183° C.

Irakite konstantea

Irakite konstantea isurkari baten irakite puntuaren igoera adierazten duen zenbatekoa. Formula honen arabera kalkulatzen da irakite konstantea (Clausius–Clapeyron ekuazioa):

T B = ( 1 T 0 R ln P P 0 Δ H vap ) 1 , {\displaystyle T_{\text{B}}={\Bigg (}{\frac {1}{T_{0}}}-{\frac {R\,\ln {\frac {P}{P_{0}}}}{\Delta H_{\text{vap}}}}{\Bigg )}^{-1},}

non:

T B {\displaystyle T_{B}} irakite puntu presio batean,
R {\displaystyle R} gasen konstante ideala,
P {\displaystyle P} lurrinezko presioa,
P 0 {\displaystyle P_{0}} presioa, non T 0 {\displaystyle T_{0}} ezaguna da (normalean 1 atm eta 100 kPa artean),
Δ H vap {\displaystyle \Delta H_{\text{vap}}} likidoaren irakite-entalpia
T 0 {\displaystyle T_{0}} irakite tenperatura,
ln {\displaystyle \ln } logaritmo hiperbolikoa.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-9-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41716
  • Commonscat Multimedia: Boiling / Q41716

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12190340j (data)
  • GND: 4054854-5
  • LCCN: sh85040661
  • AAT: 300380490
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q41716
  • Commonscat Multimedia: Boiling / Q41716


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.