Inocybe squarrosa
Inocybe squarrosa | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe squarrosa Rea, 1915 |
Inocybe squarrosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
Kapela: 1,2 cm inguruko diametrokoa, erdiesferikotik ganbilera eta gero zapal-deprimitura, titi batekin. Ertza inbolutotik altxatura. Kapelaren azala marroi ilun kolorekoa errezel zurixka sotil baten azpian; hasieran fibrilosoa, zuntz trinkoekin, baina laster ezkata txikitan disoziatuta, gehienetan tenteak; kapelaren alde marjinalean, disoziazioak ezkata triangeluar handiak eratzen ditu, gainditzean gurpil horzdun baten antzeko itxura hartuaz.
Orriak: Nahiko zabal, sabeldun samarrak, oinean adnatuak; marroi argi koloretik okre antzeko kolorera doazenak, koskadun ertza eta zurixka.
Hanka: 5 cm inguruko garaierarekin eta 0,2 cm inguruko diametroarekin, lantzeolatua, zilindrikoa, lodiera berdinekoa edo pixka bat gizendua, gainazala erabat fibrilosoa, zurbila, arrosa-more kolore arin bateko edo kapelaren estalduraren koloreko esfumaturekin.
Haragia: Oso haragi gutxi du, kanpoko aldean duen kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Toxikotasuna
Toxikoa.[3]
Sasoia eta lekua
Alnus. Salix, Corylus, Populus, Quercus zuhaitzen inguruko landare-detrituez osatutako lur hezeetan.
Banaketa eremua
Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Inocybe squarrosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q10567598
- Multimedia: Inocybe squarrosa / Q10567598