Inocybe squamata
Inocybe squamata | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe squamata J.E.Lange, 1917 |
Inocybe squamata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]Toxikoa eta kalitate organoleptiko eskasarekin.
Sinonimoa: Inocybe sororia.
Deskribapena
Kapela: Ertaina. 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, koniko-ganbila, erradialki haritsu-ezkatatsua, batez ere erdialdean. Kapelaren azala marroi ilun kolorekoa erdialderantz eta argiagoa edo horixka ertzetara, gaztetan biribildua.
Orriak: Finak, estu, eskotatuak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 2 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, zilindriko erregularra, leuna (goian tomentudun samarra), zuria, marroi ilunera biratzen du.
Haragia: Fina, kapelarena okre kolorekoa eta zuria hankan, ez da gorritzen. Usain eta zapore desatseginekoa (espermarena). Espora-jalkina marroia.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen “is inóx” hitzetatik eta burua esan nahi duen “cybe” hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.
Toxikotasuna
Toxikoa.
Nahasketa arriskua
Inocybe rimosa toxikoarekin nahas daiteke, honek kapela ilunagoa eta ezkatatsuagoa du (ez erdialdean bakarrik).[3]
Sasoia eta lekua
Udazkenean (irailetik azarora). Mediterraneoko eskualdeetan. Makalen, burzuntzen, haritzen eta pagoen azpian. Baita belar artean eta karrasken orbeletan ere.
Banaketa eremua
Quebec, Europa, Turkia, Benin.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 239 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Inocybe squamata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q10700023
- Multimedia: Inocybe squamata / Q10700023