Inocybe hirtella
Inocybe hirtella | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe hirtella [[|]] |
Inocybe hirtella Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
Kapela: 50 mm arteko diametrokoa, lehenengo konikoa, ondoren kanpai-itxurakoa, azkenik ganbiletik zabaldura, nabarmena ez den titi zorrotz txiki batekin, lehenbizi ertza inkurbatua, laster zuzena. Kapelaren azala lehorra, matea, leun samarra edo ezkata mehe eta txikiekin, okre-horixka kolorekoa, marroi-horixka kolorekoa, ertzerantz zurbilagoa.
Orriak: Estu, sabeldunak, adnatuak edo emarginatuak, hasietan zurixkak, gero okre-horixka kolorekoak eta helduaroan okre-oliba antzeko kolorekoak, ertz flokonosoa, zurixka.
Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 10 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, flexuosoa, erraboildun samarreko oinarria, betea, pruina zurixka fin batez estalia, hasieran kolore zurixkakoa, goialdean tonu arrosakara kolorekoekin; helduaroan krema-okre kolorea edo okre-arrosa zikin kolorea hartzen du.
Haragia: Ez oso lodia, zurixka, krema-arrosa kolorekoa oinean, almendra mingotsen usain arinarekin, batez ere igurztean eta belarkara zapore leunarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Hirtella epitetoa latinetik dator, hirtsutu, esan nahi duen "hirtus" hitzetik. Kapelan ezten txikiak dituelako.
Jangarritasuna
Susmagarria.[3]
Nahasketa arriskua
Erraz aurkitzen den Inocybea da, lur trinkoa edo animaliek bidean utzitako oinatzetan: oreinak, adarzabalak, etab. Inocybe espezien artean ohikoa ez den usain azidoa jariatzen du.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan. Urria.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Bolivia, Europa, Islandia, Svalbard, Errusia, Turkia, Kaukasia, Iran, Pakistan, Myanmar, Japonia.[6]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 241 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micologico. Banco de setas.
- ↑ Inocybe hirtella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q70447411
- Multimedia: Inocybe hirtella / Q70447411