Inocybe grammata
Inocybe grammata | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe grammata Quél., 1880 |
Inocybe grammata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Astrosporina grammata, Inocybe albodisca, Inocybe hiulca
Deskribapena
Kapela: 2,2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, koniko kamutsa, batzuetan ertz irregularrarekin, hori-arre kolorekoa erdigunea krema kolorekoa, gero arrea fibrila erradialak estu izaten ditu, zuri-zetadunak, ertzeraz bereziki garbiak.
Orriak: Estu, lehenbizi zurixkak, gero fuksia kolorekoak, amaieran arrexkak; sabeldunak, estuki atxikiak.
Hanka: 3 eta 6,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,9 cm bitarteko diametrokoa, erraboil antzekoarekin, garbi marjinatua; goialdean arrosa kolorekoa, marradun-ildodun edo ildodun-ildaskatua; zuria oinarrian eta bertara arte pruina fin batekin; betea.
Haragia: Ez oso lodia, arrexka-arrosa kolorekoa hezetasunean, zuria arrosaz lausotua lehorrean; ardoaren usain handiarekin eta zapore gozoarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen “is inóx” hitzetatik eta burua esan nahi duen “cybe” hitzetik dator. Grammata epitetoa grekotik dator, diseinua, ebakidura esan nahi duen “gramma” hitzetik. Bere kapelaren diseinuagatik.
Jangarritasuna
Susmagarria, Inocybe guztiak bezala.
Nahasketa arriskua
Arre koloreko (ez hori-ezti kolorekoa) Inocybe fastigiata bat bezala hartu dezakegu.
Sasoia eta lekua
Lurrean, belarretan, belardietan, arteen azpian.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Islandia, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia.[3]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 209 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Inocybe grammata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q10535785
- Multimedia: Inocybe grammata / Q10535785