Ibaialde
Ibaialde | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′49″N 2°38′47″W / 42.84694°N 2.64639°W / 42.84694; -2.64639 |
Ibaialde Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako hiri-sektoreetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen auzoaren barrukoa.
Sektorearen eraikitze-lanak 2006an hasi ziren eta lehen etxebizitzak 2008an eman zituzten. Sektorearen ezaugarri nagusia Salburua bulebarraren ertzean dauden etxe orratzak dira. 2008ko krisialdiaren ondorioz, eraikuntza-lanak moteldu ziren eta 2010. urtean auzoaren gainerako lurrak eraiki gabe zeuden.
Etxebizitzak
Guztira 1.679 etxebizitza eraikiko dira:
Sektorea | Azalera | Etxebizitzak guztira | Babes Ofizialekoak | Libreak |
---|---|---|---|---|
Ibaialde | 266.637 m2 | 1.679 | 1.231 | 448 |
Kalerik garrantzitsuenak
- Salburua bulebarra
- Nicosia kalea
Ikus, gainera
- Salburua (hiri-hedapena)
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko ionformazioa Gasteizko udalaren webgunean. 2011/06/20an kontsultatua.
- Datuak: Q581226