Hygrophorus roseodiscoideus
Hygrophorus roseodiscoideus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus roseodiscoideus M. Bon & G. Chevassut |
Hygrophorus roseodiscoideus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahiko jangarri ona.
Deskribapena
Kapela: (3) 6 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero ganbil-laua, zertxobait deprimitua zahartzean, titiduna; oso likatsua, ezaugarri honi denbora luzean eutsiz; arrosa-arre kolorekoa, erdialdea ilunagoa du, eta ertza krema kolorekoa edo krema-arrosa kolorekoa.
Orriak: Zabal, krema-arrosa kolorekoak.
Hanka: 13 cm arteko luzerakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, oinarrian puntan amaitzen da; likatsua, baina ez kapela bezain likatsua; zurixka, orrien antzeko tonuekin; erdi agerian dauden eraztunaren hondakinekin.
Haragia: Usain eta zapore leunak ditu.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.
Jangarritasuna
Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrophorus discoideus delakoarekin, nahas daiteke, hau ez da hain ikusgarria eta espora txikiagoak ditu. Hygrophorus leucophaeo-ilicis espeziearekin ere bai, hau berehala lehortzen da, argiagoa da, orri zuriak ditu eta oin lehorra. Arteen azpian ateratzen da.
Sasoia eta lekua
Udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran; arrunta arteen (Quercus ilex) orbeletan. Batzuetan baita Quecus pubescens zuhaitzen azpian ere, taldeetan.[4]
Banaketa eremua
Espainia, Frantzia, Italia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 107 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 194 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 116 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q12952019