Hygrophorus queletii

Hygrophorus queletii
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus queletii
Bres., 1881

Hygrophorus queletii Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbila gero lautua, titi pixka batekin, hondoa eta ertza zurixkak, lihazkiekin eta haragi-herdoil koloreko orbanekin erdigunean nabarmenagoak eta geruza ezkatatu batekin.

Orriak: Lodiak, zabal, zuriak, hori-urdin koloreko islekin edo baita denak horixkak ere; dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 5 cm bitarteko garaierarekin eta 0,6 eta cm 1 bitarteko diametroarekin. Oinarrian mehetua, zuria, leunerako joerarekin, furfurazeoa, betea.

Haragia: Zuria, horia kapelaren ertzean, usaingabea eta zaporegabea.[1]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo” tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Queleti epitetoa berriz pertsona izenetik dator. Lucien Quélet mikologo frantziarraren omenez.

Jangarritasuna

Jangarria.

Nahasketa arriskua

Hygrophorus niveus delakoaren antzekoa da, baina orban gorri bereizgarri bat du kapelaren erdian. Hygrophorus leporinus espezieak ertz argia du, eta erdigunean laranja koloreko orbana du.

Sasoia eta lekua

Udazkenean. Eremu alpinoetan, leku belartsuetan, koniferoen basoetan (alertzeak)

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Alpeak, Austria, Polonia, Errusia, Japonia.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 447 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Hygrophorus queletii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10529064
  • Commonscat Multimedia: Hygrophorus queletii / Q10529064

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 428337
  • Dyntaxa: 239237
  • EOL: 6701333
  • GBIF: 3344939
  • Index Fungorum: 187237
  • MycoBank: 187237
  • NCBI: 1032770
  • Wd Datuak: Q10529064
  • Commonscat Multimedia: Hygrophorus queletii / Q10529064