Hygrophorus lindtneri
Hygrophorus lindtneri | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus lindtneri M.M.Moser, 1967 |
Hygrophorus lindtneri Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Interes gastronomiko txikia.
Sinonimoak: Hygrophorus lindtneri var. carpini, Hygrophorus leucophaeus, Hygrophorus unicolor.
Deskribapena
Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa hemisferikotik kanpai itxurakora, ganbila eta laua, ertza soberakinekin eta inbolutua. Azala likatsu-glutinosua, haritsua ez, arre-more kolorekoa edo okrea kafesne koloreko tonuekin, ertza koloregabetuta krema kolorekoa. Erdiko diskoa, haragi-arre kolorekoa.
Orriak: Adnatuak, dekurrente, anastomosatuak, Zuri-krema kolorekoak, tonu arrosekin.
Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko luzerakoa, zilindrikoa, gainazal zuria, goialdean flokosoa.
Haragia: Haritsua, krema-okre-arrosa kolorekoa kapelaren azpian. Usain eta zapore gutxikoa.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.
Jangarritasuna
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrophorus discoideus delakoarekin nahas daiteke, honek ere erdian diskoa du, baina koniferoen eta hostozabalen azpian hazten da. Hygrophorus roseodiscoideus espeziearekin ere bai, hau ikusgarriagoa da (arrosa-arrea) eta ez hain likatsua.
Sasoia eta lekua
Ia hurritzen azpian bakarrik hazten da, kareharrizko lurzoruan. Batzuetan, pagoen eta hostozabalen azpian ere bai.
Banaketa eremua
Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 114 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Hygrophorus lindtneri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q10518458
- Multimedia: Hygrophorus lindtneri / Q10518458