Hygrophorus atramentosus

Hygrophorus atramentosus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus atramentosus
H. Haas & R. Haller Aar, 1985

Hygrophorus atramentosus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da. Jangarria. Autore batzuentzat bikaina, beste batzuentzat erdipurdikoa.

Sinonimoa: Hygrophorus camarophyllus var. atramentosus, Agaricus atramentosus, Hygrophorus caprinus.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, ertz irregular eta mehea, Kapelaren azala fibrila beltzaxka erradialez estalita, gris-arbel kolorekoa edo gris-zilar koloretik marroi-beltzaxkara doan kolorekoa.

Orriak: Dekurrente samarrak, meheak, zabal, lamelulekin, zuriak, batzuetan tonu grisekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 15 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, barnehutsa ez, haritsua, oinarrian loditua, kapelaren kolorekoa, oinarrian zurixka eta haren gainean, eremu horixka.

Haragia: Zuria (kapelaren azalaren azpian grisa). Ketuaren usain apur batekin eta zapore gozoarekin. Espora-jalkina zuria.[1]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Atramentosus epitetoa berriz latinetik dator, “atramentum” hitzetik, eta tinta esan nahi du.

Jangarritasuna

Jangarri ona.

Nahasketa arriskua

Hygrophorus camarophyllus delakoa marroia da (ez grisa), orriak arrosa koloreko tonuekin, eta udazkenean hazten da. Hygrophorus marzuolus zuritik (orbelez estalita badago) beltz-ke kolorera doana du. Hygrophorus agathosmus-ek almendra mingotsen usaina du.[2]

Sasoia eta lekua

Udazkenean. Hygrophorus camarophyllus delakoak irten ondoren agertzen da. Izeien azpian agertzen da (hobe pago egurrekin nahastuta). Lurzoru karetsuetan. Talde txikietan. Urria.

Banaketa eremua

Pirinioak, Alpeak, Austria, Polonia, Suedia, Norvegia, Finlandia, Estonia.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. Hygrophorus atramentosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3787842
  • Commonscat Multimedia: Hygrophorus atramentosus / Q3787842

  • Datu taxonomikoak
  • Dyntaxa: 818
  • GBIF: 3344565
  • Index Fungorum: 549588
  • Wd Datuak: Q3787842
  • Commonscat Multimedia: Hygrophorus atramentosus / Q3787842