Hortxata

Txufa hortxataz beteriko edalontzia
Horchata (Mexico)

Hortxata edari freskagarria da, urez, azukrez eta txufaz egin ohi dena. Txufaren ordez, garagarra, almendra, hurra edo arroza erabil daiteke.

Txufa hortxata da Euskal Herrian ezagunena, eta Valentziako Erkidegoko usadiozko edaria, zehazki, Valentziako Alboraya udalerrikoa. Mexikon, berriz, asko edaten dute arroz hortxata.

Etimologia

Euskarak gaztelaniazko horchatatik hartu du izena, eta hark, berriz, Valentziako katalanezko orxata izenetik. Dirudienez, katalanak italierazko orzatatik hartu zuen, eta horren etimoa latinezko hordeum («garagarra») bide da.

Kanpo estekak

  • Valentziako Txufa Ortxataren Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2889371
  • Commonscat Multimedia: Horchata / Q2889371

  • Wd Datuak: Q2889371
  • Commonscat Multimedia: Horchata / Q2889371