Homolisi
Kimikan homolisia lotura kobalentearen haustura simetrikoa da, karga bereko bi partikula eratzen dituena[1]. Homolisian jatorrizko loturako bi elektroiak sortutako bi partikuletan banatuko dira. Heterolisi esaten zaio haustura simetrikoa ez denean.
Prozesuan behar den energiari loturaren disoziazio-energia esaten zaio. Disoziazioa pasatzeko beharrezkoa den energia erradiaziotik, uhin ultramoreetatik esaterako, edo berotuz lortzen da.
Homoisi-prozesuetan erradikalak sortzen dira.
Erreferentziak
- ↑ Homolisi. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/homolisi.
Kanpo estekak
- Datuak: Q908109