Hezbola
Hezbola | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa, erakunde armatua, erakunde terrorista eta non-state actor (en) |
Herrialdea | Libano |
Ideologia | Islamismoa, antisionismoa, antiinperialismoa, arabiar nazionalismoa, Khomeinism (en) , Antisemitismoa, anti-Western sentiment (en) eta Panislamismoa |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Hassan Nasrallah (en) |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | Hezbollah social services (en) Islamic Resistance in Lebanon (en) Preaching and Cultural Activity Unit (en) |
Zeren jabe | Al-Manar (en) |
Historia | |
Sorrera | 1980(e)ko hamarkada |
Sortzailea | Mohammad Hussein Fadlallah (en) Ali Akbar Mohtashamipur (en) Imad Mughniyah (en) |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Hezbola[1] (arabieraz: حزب الله, ḥizbu-llāh, euskaraz: «Jainkoaren Alderdia») Libanoko erakunde islamista bat da, Siriaren eta Iranen aldekoa, adar politiko eta armatu bana duena. 1979an Iranen, eta 1982an Libanon sortu zen, orduko israeldar okupazioari erantzuteko asmoz. Gaur egungo Hassan Nasrallah du lider nagusi.
Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitari jarraitzen dio. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitaren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitak herrialdean jarraitzaile gehien duen erlijio taldea dira).
Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz, Khomeiniren jarraitzaile xiiten miliziatzat. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengo hauek dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztatzea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.
Bandera
Hezbolaren banderak, beste kolore batzuetakoa ikusi izan bada ere, erdian berde koloreko erakundearen irudia du hondo hori baten gainean. Irudiaren gainean eta azpian bi testu txiki ditu, gorri kolorekoak (zenbaitetan berdeak ere bai).
Testu hauek arabieraz idatzita daude. Ikurraren gaineko testuak honela dio: فإن حزب الله هم الغالبون (Ziur izan Jainkoaren Alderdia izango dela garaile). Beheko hitzak hauek dira: المقاومة الإسلامية في لبنان (Erresistentzia islamikoa Libanon).
Erreferentziak
- ↑ Hezbola da arabieratiko euskarazko transkripzioa. Beste sistema batzuetan, honako transkripzio hauek ematen ditu: Hizbullah, Hezbollah, Hizbollah, Hezballah, Hizballah, Hisbollah, Hizb Allah
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Arabieraz)
- Hezbolari buruzko erreportajea Argia astekarian
- Datuak: Q41053
- Multimedia: Hezbollah / Q41053