Herbert Heckmann

Herbert Heckmann
Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main, 1930eko irailaren 25a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBad Vilbel, 1999ko urriaren 18a (69 urte)
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Literaturpreis der Stadt Bremen  (1963)
    Johann-Heinrich-Merck-Ehrung  (1990)
KidetzaAcademy of Sciences and Literature Mainz (en) Itzuli
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia

Herbert Heckmann (Frankfurt, Alemania, 1930 – Bad Vilbel, 1999) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia

Aleman filologia eta filosofiako ikasketak egin zituen Frankfurten. Unibertsitateko laguntzaile izan zen Münsteren eta Heidelbergen, eta irakasle gonbidatua Evanstoneko Unibertsitatean (Illinois), 1965 eta 1967 bitartean.

1977az geroztik Darmstadteko Hizkuntza eta Literatura Akademiako kide izan zen. Hitz lauzko lanez gainera, konposizio lirikoak eta haurrentzako ipuinak idatzi zituen, eta baita irrati eta telebistarako gidoiak ere.

Oso gazterik eman zen ezagutzera, Das Portrait (1958, Erretratua) kontakizunarekin, Kafkaren estiloa gogorazten duen parabola sorta bat, eta Benjamin und seine Väter (1962, Benjamin eta bere gurasoak) eleberri ironikoarekin. Eleberri horretan, Benjamin sasikumearen, bere amaren eta aitaordearen bizitza kontatzen da, Weimarko Errepublikaren garaian, eta Benjaminen ibilerak bere benetako aitaren bila, harik eta Parisen aurkitzen duen arte, pailazo pobre batekin.

Haurrentzako liburuei, hala nola Geschichten vom Löffelchen (1970, Koilaratxoaren historiak) lanari, jendeak eta kritikariek oso harrera ona egin zieten bezala, hitz lauzko lanek, berriz, ez zuten halako arrakastarik izan. Aipagarrienak Schwarze Geschichten (1964, Historia beltzak) eta Der große Knock-out in sieben Runden (1972, KO zazpi borrokalditan) dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106600
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 112212844
  • ISNI: 0000000109363412
  • BNF: 12054455t (data)
  • GND: 119200015
  • LCCN: n81072125
  • NKC: mzk2010609691
  • SUDOC: 028778758
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02729/eu_h_1172/h1172
  • Wd Datuak: Q106600