Hasperenen zubia

Hasperenen zubia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Koordenatuak45°26′03″N 12°20′27″E / 45.43406°N 12.34086°E / 45.43406; 12.34086
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1614
Izenaren jatorriasigh (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAntonio Contin (en) Itzuli
Materiala(k)harria
Dimentsioak11 (luzera) m
Gurutzatzen durio del Palazzo (en) Itzuli

Hasperenen zubia (italieraz: Ponte dei Sospiri) Veneziako zubi ezagunena da. San Marko plazatik gertu, Veneziako Duke Jauregia eta garai bateko Piombi espetxea lotzen ditu, Rio Di Palazzo gainetik. Barroko estilokoa da. XVII. mendean Antonio Contin arkitektoak eraiki zuen.

Kondaira

Izena handik igarotzerakoan presoek egiten zituzten hasperen ondorioz dator. Antza, zubitik, askatasuna, zerua eta ura, azken aldian ikusten omen zuten. Zubiraino joateko "Ezkutuko ibilbidea" Duke Jauregiaren barrutik egin behar da. Zubi hau literatura erromantikoan sarritan azaldu da.

Beste Hasperenen zubiak

Munduan badira beste Hasperenen zubiak:

  • Cambridgen, Ingalaterran: St. John's Collegen dago.
  • Oxford, Ingalaterran ere bai: Hertford Collegen dago.
  • Buenos Aires: Hau XIX. mendearen amaieran izan zen, desagertuta gaur egun.[1]
  • San Miguel de Tucumán (Argentinan)
  • Lima (Perun)

Erreferentziak

  1. .

Ikus, gainera

  • Piombi
  • San Marko plaza
  • Veneziako Duke Jauregia

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Zubiaren inguruko kondairak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q52517
  • Commonscat Multimedia: Bridge of Sighs (Venice) / Q52517

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 296136467
  • GND: 1032302747
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 138803225
  • Wd Datuak: Q52517
  • Commonscat Multimedia: Bridge of Sighs (Venice) / Q52517