Hans-Jürgen Heise

Hans-Jürgen Heise

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBobolice (en) Itzuli, 1930eko uztailaren 6a
Herrialdea Alemania
HeriotzaKiel, 2013ko azaroaren 13a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lantokia(k)Kiel
Jasotako sariak
ikusi
  • Andreas Gryphius Prize  (1994)
    Culture and Science Award of the City of Kiel  (1974)
KidetzaPEN Centre Germany (en) Itzuli

Hans-Jürgen Heise, jaiotza-izenez Hans-Jürgen Scheller (Bobolice, Pomerania, gaur egun Polonia, 1930eko uztailaren 6a - Kiel, Alemania, 2013ko azaroaren 13a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia

Hogei urte zituela Berlingo mendebaldera joan zen ihesi. 1958tik aurrera Kieleko Mundu Ekonomiako Institutuko artxiboko zuzendari gisa lan egin zuen, gaztelaniazko eta ingelesezko poemak alemana itzultzeaz gainera. Sari asko irabazitakoa da, eta horien artean aipagarriak dira Pomeraniako Kulturaren saria (1993) eta Andreas Gryphius saria (1994).

Arthur Rimbaud eta Federico García Lorcaren testuen bidez poesia egiteko molde propioa aurkitu zuen; barneko eta kanpoko naturaren arteko tirabirek markatzen dute bere obra. Bere lehenengo poema bilduman Vorboten einer neuen Steppe (1962, "Estepa berri baten aitzindariak") ekologiaz hitz egiten du ironia handiz. Hurrengo lanak sinbolistagoak dira: Worte aus der Zentrifuge (1966, "Hitzak zentrifugadoratik"), Besitzungen im Untersee (1973, "Ondasunak itsas hondoan"), edo Vom Landurlaub zurück (1975, "Landako oporretatik bueltan").

Espainiako eta Latinoamerikako poesiaz zuen ezagutzari esker, tonu eta eduki berriez hornitu zuen naturaren lirika. Beste lan batzuk: Wegloser Traum (1964, "Biderik gabeko ametsa"), Beschlagener Rückspiegel (1965, "Atzerako ispilu gandutua"), Der Zug nach Gramenz (1985, "Gramenzera doan trena") eta Der Aufstand der Requisiten (1992, "Betebeharren matxinada").

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124729
  • Commonscat Multimedia: Hans-Jürgen Heise / Q124729

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 85774267
  • ISNI: 0000000368558468
  • BNE: XX1301085
  • BNF: 120591525 (data)
  • GND: 118773798
  • LCCN: n50028518
  • NKC: xx0072775
  • SUDOC: 074577557
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02740/eu_h_1289/h1289
  • Wd Datuak: Q124729
  • Commonscat Multimedia: Hans-Jürgen Heise / Q124729