Gurutzeta (barrutia)

Gurutzeta (9)

Barakaldo
Gurutzetako Ospitalea
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Udalerria Barakaldo
Auzoak Gurutzeta eta La Paz
Azalera 1,454 km²
Biztanleria 12.718 (2014)
Dentsitatea 9.119 bizt / km²
Posta kodea 48903

Gurutzeta Barakaldoko (Bizkaia) 9. barrutia da.[1] Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 12.718 biztanle zituen 2013. urtean,[2] eta 1,454 kilometro koadroko azalera.[3] Barakaldoko udalerriaren mendebaldean kokatzen da. Iparraldean Errekaortu-Kareaga barrutiarekin egiten du muga, eta hegoaldean Burtzeña auzoarekin. Barrutiak bi auzoz osatzen da Gurutzeta eta La Paz.

Auzoak

Gurutzeta eta La Paz auzoak oso desberdinak dira elkarrengandik, nahiz eta aldi berean eraiki ziren. 1950eko hamarkadatik aurrerako immigrazioak, ehunka pertsona erakarri zituen Barakaldora, bertako lantegietan lan egitera. Horrela, pertsona haientzako hainbat auzo berri egin ziren. Gurutzeta auzoa, izen bereko plazaren inguruan zabaltzen da, Gurutzetako Ospitalearen ondoan. La Pazeko auzoa berriz A-8 autobidearen mendebaldean hedatzen da, barrutiaren mendebaldean.

La Paz auzoan gune berdeak dira nagusi, etxebizitzak 12-13 pisutako dorreetan batu ziren, eta horrek plaza eta parke ugari eraikitzea posible egin zuen. Gurutzetak bien bitartean hirigintza tipikoagoa dauka, eta gune berdeak urriagoak dira. La Pazeko auzoaren ondoan, hiriko parkerik handiena dago, Gorostitzako parkea alegia.

  • La Paz auzunearen ikuspegia..
    La Paz auzunearen ikuspegia..
  • Gurutzetako Plaza.
    Gurutzetako Plaza.

Zerbitzuak

  • Bertan eraiki zen 1955ean Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor zena, gaur egun Gurutzetako Ospitalea (Osakidetzako erietxe nagusia).
  • Bilboko metroaren 2. linean Gurutzetako geltokia dago, Ospitalearen ondoan kokatuta.

Erreferentziak

  1. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
  2. Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
  3. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Gurutzetako ospitalearen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8351920
  • Commonscat Multimedia: Gurutzeta/Cruces / Q8351920

  • Wd Datuak: Q8351920
  • Commonscat Multimedia: Gurutzeta/Cruces / Q8351920


Bilbo Barakaldoko auzoak Bilbo

Arrontegi • Arteagabeitia • BeurkoBurtzeña • Done Bikendi • ErrekaortuErrekatxo • Gurutzeta • Kareaga • La Paz • Larrea • LasesarreLlano • Lutxana • Santa Teresa • Urban Galindo • Zaballa • Zentroa • Zuazo


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.