Gorbeiako Estazio Megalitikoa

Kurtzegane edo gurutzeganeko zutarria Orozkon.

Gorbeiako Estazio Megalitikoa. Inguru honek aspalditik, aurrehistoriatik, artzaintza ezagutu du eta, ondorioz, aztarna megalitiko asko ikus daiteke. 21 daude katalogatuak; oso zonalde aberatsa da.

Historiaurreko monumentuak

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa

Bizkaia eta Araba gaineko mugan zabaltzen da estazio megalitiko hau, Gorbeiako mendilerroan. Udalerriak: Areatza, Orozko eta Zeanuri. Batez ere [[kareharri]z osatutako mendigunea da. Gailur nagusiak Gorbeia (1.475 m) eta Lekanda (1.314 m) dira; bertatik Itxinako dolina handira eta bertako paisaia karstikora irits daiteke. Inguru horretako gune garaietan larreak dira nagusi, eta, horietan, ardiak eta ahuntzak.

Sailkatutako monumentuak

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak

Guztira hamalau ezagutzen dira:

  • Astepe 1
  • Astepe 2
  • Astepe 3
  • Edia
  • Errekatxuetako Atxa
  • Gaztañazarreta
  • Igitaia
  • Ipergorta 1 (Gorosteta)
  • Ipergorta 2
  • Mejandi
  • Mendigana (Larreder)
  • Ubixeta
  • Usengatzu
  • Pagozarreta

Tumuluak

Guztira sei ezagutzen dira:

  • Egalazaburu
  • Gorbeiako Gurutzea (Igitaia)
  • Gorbeia II
  • Kortetako Lepoa 1
  • Kortetako Lepoa 2
  • Kortetako Lepoa 3

Menhirra

Bakarra baina ederra:

  • Kurtzegane

Egoera legala

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an. Bertan 17 monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak

  1. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2009/03/0901276a.pdf

Kanpo estekak

  • Eusko Jaurlaritza: Kultura Ondarea webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61366000
  • Wd Datuak: Q61366000