Goikolarra
Goikolarra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Goikolarreko etxeak Iturritxu kaletik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′46″N 2°40′18″W / 42.82944°N 2.67167°W / 42.82944; -2.67167 |
Demografia | |
Biztanleria | 3.109 (2023) |
Goikolarra[1] (lehen Aretxabaleta-Gardelegi zeritzona) Gasteizko auzo bat da, 2009. urtetik aurrera eratua. Aretxabaleta eta Gardelegi herriak kokaturik dauden lurretan dago, hiriaren hegoaldean. Auzoak itxura luzanga dauka, iparraldetik hegoaldera; iparraldean Aretxabaleta dago, eta hegoaldean Gardelegi. Auzoaren mendebaldean labore lurrak daude, eta ekialdean Olarizuko parkea. Iparraldean San Kristobal auzoarekin bat egiten du, eta hegoaldeko mugan Gasteiz mendietara doan errepidea eta Gardelegiko zabortegia ditu.
2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian aurreikusi zen auzoa, eta urbanizazio-lanak 2009 eta 2010 artean egin ziren. Lehen etxebizitza-blokeak 2011. urtean hasi ziren altxatzen.
Demografia
Goikolarreko biztanleria[2] |
---|
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) «Áreas de Actuación - Sector 19: ARECHAVALETA - GARDELEGI»[Betiko hautsitako esteka], Gasteizko Udalaren Ensanche 21 Zabalgunea enpresaren webgunea. 2013-04-08an kontsultatua.
- Datuak: Q12253913
- Multimedia: Aretxabaleta-Gardelegi / Q12253913
Gasteizko auzoak | ||
---|---|---|
Abetxuku • Adurtza • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arriaga-Lakua • Babesgabeak • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Gatzalbide • Goikolarra • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Judimendi • Koroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga |