Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Glositisa[1] mingainaren hantura akutua edo kronikoa da. Batzuetan, zenbait gabezia-egoeratan aurkitutako kolore gorri haragitsuko mingainari glositis esaten diogu. Mihiaren papilen atrofiak eta aho-mukosaren argaltzeak eragin dute. Kasu batzuetan, aldaketa atrofikoek hantura eta azaleko ultzerak ere eragiten dituzte. Anomalia horiek B12 bitaminaren, erriboflabinaren, niazinaren edo piridoxinaren gabezietan aurki daitezke.