Gladys saria

Gladys saria
SaritutakoaEmakume gazteen informatika-ibilbidea
BabesleaDonostiako Informatika Fakultatea, Puntueus eta Gipuzkoako Foru Aldundia
KokalekuaDonostia
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa2021
Webgune ofizialahttps://gladyssaria.eus]

Gladis saria ingurune digitaleko emakumeak saritzeko asmoz Puntueus fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak 2021an sortu zuten zientzia-saria da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesarekin. Emakume gazteak informatika alorrera erakartzea dute helburu.[1][2]

Sarituak

  • 2021: Ane Iturzaeta Agirre
  • 2022: Olatz Perez de Viñaspre. Epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia, eta irabazlearen «ibilbide akademiko oparoa» eta «gizarte erronka handiei» erantzuteko egiten duen lana azpimarratu zuen.[3][4]
  • 2023: Amaia Abanda Elustondo. Matematika ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, ondoren, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuko (KISA) masterrean 2015ean espediente onenaren saria jaso zuen Informatika Fakultatean. BCAM zentroan eta fakultate horretako Intelligent System Group taldean burutu zuen tesiarekin 2022an CAEPIA elkarteko tesi proiektu onenaren aipamena jaso zuen.[5][6]
  • 2024: Lorea Argarate Zubia. Ekintzailetasuna, dibulgazio lana eta ibilbide aberatsa nabarmendu zituen epaimahaiak. [7][8]
Ane Iturzaeta Agirre, erdian (2021)

Erreferentziak

  1. Teyseyre Koskarat, Oihana. (Teyseyre). «Gladys sariak sortu dituzte, ingurune digitaleko emakumeak saritzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  2. Arbelaitz Gallego, Olatz. (2021-05-29). «Gladys saria: esparru digitalean erreferente femeninoak sortzen» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  3. «Olatz Perez de Viñasprek jasoko du II. Gladys Saria» El Diario Vasco 2022-09-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  4. «Olatz Perez de Viñaspre Garralda :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  5. «Amaia Abanda garaile Gladys Sariaren III. edizioan» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  6. Jauregi, Itsaso. (2023-09-22). ««Legea eta gizartea baino bi pauso aurrerago dago teknologia»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-16). «Lorea Argarate Zubia teknologo, dibulgatzaile eta musikariak jasoko du Gladys saria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  8. «Lorea Argarate Zubia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q110869387
  • Wd Datuak: Q110869387