Gjorge Ivanov

Gjorge Ivanov

(2017)
Irudi gehiago

Mazedoniako Errepublikako presidentea

2009ko maiatzaren 12a - 2019ko maiatzaren 12a
← Branko Crvenkovski - Stevo Pendarovski →
Bizitza
JaiotzaValandovo (en) Itzuli, 1960ko maiatzaren 2a (64 urte)
Herrialdea Ipar Mazedonia
Hezkuntza
HeziketaSs. Cyril and Methodius University of Skopje (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Skype
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMacedonian Orthodox Church (en) Itzuli
Alderdi politikoaInternal Macedonian Revolutionary Organization – Democratic Party for Macedonian National Unity (en) Itzuli

Gjorge Ivanov (mazedonieraz: Ѓорге Иванов; Valandovo, 1960ko maiatzaren 2a) iparmazedoniar politikari eta irakaslea da. Ipar Mazedoniako 4. presidentea izan zen 2009tik 2019ra.

1990 arte aktibista izan zen Jugoslaviako Gazteria Komunistaren Ligan, non sistema politikoaren erreformaren, aniztasun politikoaren eta merkatu libreko ekonomiaren alde lan egin zuen. 1988an Mazedoniako Irrati Telebistako editore bihurtu zen. Ondoren, teoria politikoaren eta filosofia politikoaren irakaslea izan zen Skopjeko Unibertsitateko zuzenbide fakultatean. 2008an Skopjeko San Zirilo eta San Metodioko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

2009an herrialdeko presidente hautatu zuten, eta 2014an berriz hautatu zuten. Bere helburuak Mazedonia Europar Batasunean eta NATOn sartzea, etnia anitzeko gizarte baketsu bat lortzea eta herrialdearen izenaren inguruan Greziarekin dagoen gatazka konpontzea izan ziren.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q57436
  • Commonscat Multimedia: Ǵorge Ivanov / Q57436

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 297336520
  • ISNI: 0000000402135582
  • GND: 1202638023
  • LCCN: n2013019529
  • Wd Datuak: Q57436
  • Commonscat Multimedia: Ǵorge Ivanov / Q57436