Getariako talaia
Getariako talaia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Donejakue bideak Frantzian | |
Talaiako dorrea eta inguruaren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Bidarte |
Koordenatuak | 43°25′37″N 1°36′28″W / 43.42681°N 1.60775°W / 43.42681; -1.60775 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00125256 |
Getariako talaia Getaria herri lapurtarreko arrantzaleei baleen presentziaz ohartarazteko erabiltzen zen XVIII. mendeko dorrea da. Getaria udalerriko lurretatik muga-mugan egon arren, Bidarteko lurretan dago kokaturik, Parlementia hondartzaren gainean.
Baleen presentziaz arrantzaleak ohartarazteko, bere zelatatze postuan zegoen talaiariak, kea igortzen zuen sua eginez. Getariako talaia hau, gaur egungo eraikinez inguraturik bizirauten duen bakarra da. 1993ko abenduaren 24ean Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.
Erreferentziak
- (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa - Mérimée datu-basea, talaiari buruzko oharra
Kanpo estekak
- Getariako talaiako ikuspegiaren irudi interaktiboa
- Datuak: Q12258465
Lapurdiko monumentu historikoak | ||
---|---|---|
Abbadia jauregia · Ahetzeko eliza · Amotzeko zubia · Arnaga etxea · Azkaineko erromatar zubia · Baionako judu hilerria · Baionako katedrala · Baionako sinagoga · Biarritzeko itsasargia · Biarritzeko sinagoga · Bonnat museoa · Agorreta etxea · Donibane Lohizuneko eliza · Getariako talaia · Gixuneko gaztelua · Hôtel du Palais · Ibarruneko zubia · Ilbarritz jauregia · Marracqeko jauregia · Uztaritzeko eliza · Ziburuko eliza · Zokoako gotorlekua |