Geghard monasterioa
Geghard monasterioa eta Goiko Azat harana1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii |
Erreferentzia | 960 |
Kokalekua | Kotaik Armenia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 40°08′26″N 44°49′07″E / 40.140425°N 44.818511°E / 40.140425; 44.818511 |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Geghard monasterioa (armenieraz: Գեղարդ) Erdi Aroko armeniar monasterio bat da, Kotaik probintzian kokatua. Multzoa XIII. mendean fundatu zen. Berezitasun aipagarriena da zati bat lurrazpian dagoela, haitzetan zulatua, non monjeek liturgia egiten zuten.
Behinola, bere izena "40 aldareko monasterioa" edo 7 elizako monasterioa" zen, Goi Erdi Aroan segur aski. Gerora, Geghardavank izena hartu zuen, armenierazko "Lantzaren monasterioa", Lantza Santuaren omenez.
2000ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Geghard monasterioa eta Goiko Azat harana " izenarekin.
Ezaugarriak
Eliza nagusia, Kathoghike, 1215an eraiki zen Mkhargrdzeli-Zakariades erregealdia. Nartex edo gavit bat du, eraikuntza data ezezagunekoa. Haitzean zulatutako Asvatsatsin kapera txiki bat du, 1164koa.
Monasterioaren inguruan khatxkar ugari daude.
- Eliza nagusia
- Armarria
- Geghard.
- Barnealdea
- Gavit
Erreferentziak
- ↑ Monastère de Gherart et la Haute vallée de l’Azat. UNESCO.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q499285
- Multimedia: Geghard / Q499285
Gizateriaren Ondarea Armenian | ||
---|---|---|
Haghpat eta Sanahin monasterioak • Geghard monasterioa eta Goiko Azat harana • Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia |