Gaztelanismo

Villalar de los Comunerosen dagoen horma-irudi gaztelanista.

Gaztelanismoa Gaztelako balioak edo nortasuna aldarrikatu eta babestu nahi dituen dituen ideologia politikoa da. Berau ez da gehiegoa Gaztelatzat aldarrikatutako inongo lurraldetan. Halaber, hainbat alderdi eta taldetan banaturik dago.

Talde gaztelanista batzuk erregionalista diren bitartean, beste batzuk izaera nazionalista dute. Bere aitzindari moduan 1869an Espainiako hamazazpi probintzietako ordezkariek sinaturiko Gaztelako Itun Federala hartzen da, Kantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Errioxa, Madril eta inguruko zenbait eskualdeak batzea proposatu zuena.

Gaztelanismoaren gaur egungo aldarrikapen nagusiena Gaztelatzat hartzen dituzten lurraldeak barne bilduko duen egitura instituzional bat sortzea da (Gaztela eta León, Gaztela-Mantxa, Kantabria, Errioxa eta Madrilgo Erkidegoa batuz).

Alderdi gaztelau nazionalista edo gaztelanista nagusiak Tierra Comunera (egun Partido Castellanoko parte) eta Gaztelau Ezkerra (IzCa) dira. Lehenak 70 bat zinegotzi ditu Gaztelako udalerri desberdinetan, eta indarrik handiena Burgosen du.

Historia

Historikoki, gaztelanismoak Gaztelako Komunitateen Gerra eta Juan Martín Díez "El Empecinado" hartzen ditu bere aitzindari moduan, baita aipatutako Gaztelako Itun Federala ere. Bere ideologo klasikoak hauek dira:

  • Narciso Alonso Cortés (1875-1972), idazlea.
  • Gregorio Fernández Díez (1891-), ekonomista.
  • Julio Senador Gómez (1872-1962), idazlea.
  • Eugenio Merino (1881-1953), idazle, soziologo, etnografo eta apaiza.

Sinbologia

Gaztelanista gehienek Gaztelako Erresumako bandera aldarrikatzen badute ere, badaude komuneroen zutoihala ere aldarrikatzen dutenak, ezkerreko ikuspegi ideologikoei loturik.

  • Gaztela eta Leongo bandera. Gaztelanista batzuek erabilia, "cuartelada" izenaz.
    Gaztela eta Leongo bandera. Gaztelanista batzuek erabilia, "cuartelada" izenaz.
  • Gaztelako pendoia edo bandera tradizionala.
    Gaztelako pendoia edo bandera tradizionala.
  • Pendón Comunero delakoa.
    Pendón Comunero delakoa.
  • Pendón Estrellado delakoa (ezkerreko mugimendu batzuek erabilia).
    Pendón Estrellado delakoa (ezkerreko mugimendu batzuek erabilia).

Alderdiak

Agerraldi gaztelanista Villalar de los Comunerosen.
  • Ahora Castilla
  • Tierra Comunera
    • Juventudes Comuneras (Tierra Comuneraren gazte erakundea)
  • Foro Castellano 23 de Abril
  • Sopa Castellana
  • Izquierda Castellana, honako alderdiek osatuta:
    • Yesca
    • Izquierda Comunera
    • Unidad Popular Castellana
    • Mujeres Castellanas
  • Unidad Castellana
  • Unidad Comunera Castellana
  • Unidad Nacional Castellana
  • Unión Castellanista
  • Partido Regionalista Castellano
  • Partido Autonómico Nacionalista de Castilla y León
  • Ciudadanos de Burgos por Castilla la Vieja

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2581716
  • Commonscat Multimedia: Castilian nationalism / Q2581716

  • Wd Datuak: Q2581716
  • Commonscat Multimedia: Castilian nationalism / Q2581716