Garraio-agiri
Garraio-agiri[1] edo igortze-orria[2] salerosketa batean eskatutako salgaiak zehaztu eta bezeroari helarazi zaizkiela egiaztatzen duen agiria da. Salgaiak jasotzeko unean, garraio-agiria izenpetu egin behar izaten du bezeroak. Horrela, saltzaileak salgaiak eskuetaratu direlako ziurtagiria jasotzen du, eta erosleak izenpetu aurretik eskatutako salgaiak eskaera-orrian zehaztu zenarekin bat datorrela ziurtatzen du.
Erreferentziak
Kanpo-estekak
- Datuak: Q1508518
- Multimedia: Shipping lists / Q1508518
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |