Götaplatsen
Götaplatsen Göteborg hiriko enparantza nagusia da. Boulevard nagusia den Kungsportsavenyen etorbidearen muturrean dago.
Historia
1923 arte nekazal eremua izan zen baina Göteborgen 300 urteurrena ospatzeko egin zen Nazioarteko Industria Erakusketarekin batera Götaplatsen inauguratu zen. Sigfrid Ericson eta Arvid Bjerke arkitektoek diseinatu eta eraiki zuten. Hegoaldean eskailera zabalak egin zituzten urte berean inauguraturiko Arte Ederren Museora iristeko.
1931an Poseidonen estatua ezarri zuten bertan.
Eraikinak
Hainbat eraikin kultural daude enparantzaren inguruan:
- Arte Ederren Museoa (1923an inauguratua)
- Hiriko Antzokia (1934)
- Kontzertu Aretoa (1935)
- Liburutegi publikoa (1967)
Iruditegia
- Poseidonen estatua.
- Kungsportsavenyn.
-
-
- Kontzertu Aretoa.
- Urteberriko ospakizuna.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1559698
- Multimedia: Götaplatsen / Q1559698