Francisco Garmendia Agirrezabalaga

Artikulu hau soziologoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frantzisko Garmendia».
Francisco Garmendia Agirrezabalaga
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1946
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZumaia, 2015eko abenduaren 3a (69 urte) (68/69 urte)
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Patxi Juaristi
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

Francisco Garmendia Agirrezabalaga (Azpeitia, 1946 – Zumaia, 2015eko abenduaren 3a) gipuzkoar soziologoa izan zen.[1]

Biografia

Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean teoria politikan doktoretza eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean zientzia politikoetan lizentzia lortu zituen. Deustuko Unibertsitatean aritu zen (1977-2011), soziologia katedraduna izanik. Politika arloan, Carlos Garaikoetxearen gobernuan Hizkuntza Politika zuzendu zuen.[1][2] 18 urte zituenetik euskalgintzan lanean hasi zen eta Euskararen Aholku Batzordearen kidea izan zen.

Lan hautatuak

  • Pueblo vasco y soberanía: aproximación histórica y reflexión ética
  • La democracia a debate. Democracia y participación
  • La soberanía en relación al pueblo vasco: dos siglos de confrontación 1802-2002, aproximación histórica

Erreferentziak

  1. a b «Fallece el sociólogo Francisco Garmendia, integrante del primer Gobierno Vasco» Diario Vasco 2015-12-4.
  2. «Pako Garmendia soziologo eta politikari ohi azpeitiarra hil da» Urola Kostako Hitza 2015/12/03.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21624067
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 67034903
  • ISNI: 0000000081472464
  • BNE: XX1653080
  • GND: 1145392881
  • LCCN: n82071692
  • SUDOC: 147798434
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 579055
  • Wd Datuak: Q21624067