Francine Houben

Francine Houben

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSittard (en) Itzuli, 1955eko uztailaren 2a (68 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
HeziketaDelfteko Unibertsitate Teknikoa
Maartenscollege, Groningen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ehungintzako artista eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Delft
Lan nabarmenak
ikusi
  • Library of Birmingham (en) Itzuli
    La Llotja de Lleida (en) Itzuli
    Montevideo (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Amsterdamse Architectuurprijs
    Prins Bernhard Cultuurfonds award  (2015)
    Knight of the Order of the Netherlands Lion Knight of the Order of the Netherlands Lion  (2024ko urtarrilaren 17a)
mecanoo.nl

Francine Marie Jeanne Houben (Sittard, Herbehereak, 1955eko uztailaren 2a) herbeherear arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea da.[1] Mecanoo architectenen bazkide sortzailea eta sormen-zuzendaria da. Delft-en (Herbehereak) du egoitza, eta bulegoak Londres, (Erresuma Batua), Washingtone Hiria (AEB) eta Kaohsiung (Taiwan).[2]

Hainbat sari jaso ditu. Nabarmentzekoa da 2014. urtean Architects Journal aldizkariak, Urteko Arkitekto izendatu zuenean,[3] Hobenek egindako adierapenak:[3]

"Pribilegio handia da Birminghameko Liburutegia diseinatzea. Arkitektura, funtsean, talde-lana da, eta, aldi berean, laguntza eta ikuspegia ematea oso garrantzitsua da. Emakumeak bereziki onak dira alderdi hauetan."[2]

Biografia

1984an Delft-eko Unibertsitate Teknikoan cum laude graduatzea lortu zuen. Max Risselada, Raumplan versus Plan Libre lanaren egilea, izan zuen inspirazio-iturri, eta Charles eta Ray Eames-en arkitektura aurkeztu zion. Gainera, Japonia ere inspirazio handia izan zen. 1985ean, Houbenek beka bat irabazi zuen Tokiora joateko. Toyo Ito eta Kazuyo Sejimarekin esperientziak trukatu zituen.[4]

Ibilbidea

Mecanoo enpresa 1984an sortu zen, Houben-ek eta Delft-eko Unibertsitate Teknikoko zenbait ikaskidek Rotterdameko erdialdeko etxebizitza sozial konplexu baterako lehiaketa irabazi ondoren.

Askotariko lanak egiten ditu, besteak beste, unibertsitateak, liburutegiak, antzokiak, bizitegiak, museoak eta hotelak. Houben-ek paisaiaren, hirigintza-plangintzaren eta arkitekturaren diziplinak konbinatzen ditu. Bere biografiaren arabera, "azterketa zehatz batean oinarritzen du bere lana, hiru hamarkadatan zehar gizarte-alderdiak, alderdi teknikoak, aisialdikoak eta giza alderdiak elkarrekin erlazionatuz garatu duen intuizioarekin batera, eta elkarrekin arkitektura-erronka bakoitzerako irtenbide bakarra osatzen duten espazioak sortzen ditu."[1]

Liburutegien diseinua da bere ekoizpenaren ardatzetako bat. Delft-eko Unibertsitate Teknikoko liburutegiak, 1997an osatuak, Birminghameko Liburutegira (2013) eraman zuen, eta ondoren, Martin Luther King Jr-en Oroitzapenezko Liburutegia zaharberritzera, Washington Hirian. Liburutegiei eta eraikin publikoei buruz luze hitz egin du, eta zera adierazi du "Liburutegiak eraikin publiko garrantzitsuenak direla, katedralak duela urte asko ziren bezala".[5][6]

Francine Houben unibertsitateko irakaslea izan da, bai Herbehereetan bai atzerrian, eta 2007an irakasle bisitari izan zen Harvardeko Unibertsitatean. 2002tik 2006ra Almere hirian udal arkitektoa izan zen. 2001ean, bere obraren manifestu nagusia argitaratu zuen: 'Konposizioa, kontrastea, konplexutasuna'.[4]

Francine Houben konferentzia batean, 1988
Jorge Otero-Pailos, Francine Houben eta Anthony W Marx eztabaidan, 2017

Hautatutako proiektuak

  • Delft-eko Unibertsitate Teknikoko Liburutegia (1997) eta Mekel Park (2009)
  • Santa María de los Angelesko kapera (Rotterdam, 2001)
  • Montevideo etxe orratza (Rotterdam, 2006)
  • Fiftytwo Grados eraikina (Nimega, 2007)
  • Nelson Mandela Park, Bijlmermeer-en (Amsterdam Zuidoost, 2010)
  • La Lonja antzokia eta Kongresu Zentroa (Lleida, 2010)
  • Kaap Skil, Marítima eta Beachcombers Museoa (Oudeschild, Texel, 2012)
  • Birminghameko liburutegia (Birmingham, 2013)
  • Rabobank-eko Westelijke Mijnstreek Aholkularitza Zentroa (Sittard, 2014)
  • Delft tren-geltokiaren eraikina eta udal-bulegoak (Delft, 2015)
  • HOME Arte Zentroa (Mánchester) (Mánchester, 2015)
  • Bruce C. Bolling udal eraikina (Boston, MA 2015)
  • Martin Luther King-en Oroitzapenezko Liburutegia zaharberritzea Washington Hirian.
  • Justizia Jauregia, Kordoba, Espainia
  • Kaohsiungeko Arte Zentro Nazionala
  • Hiru kultura-zentro eta merkataritza-zentro bat Shenzhenen

Aintzatespenak

  • Bere lana nazioartean goraipatua izan da, eta Birminghameko Liburutegian egindako lana nabarmendu behar da, 2014. urtean RIBAko Stirling sarirako aurrehautatu baitzuten.
  • 2014. urtean Architects Journal aldizkariak, Urteko Arkitekto izendatu zuen.[3]
  • 2003an Rotterdameko Arkitekturako Nazioarteko Lehen Biurteko komisarioa izan zen.
  • 2010ean, Francine Houben-ek "Akademie der Künste"ko afiliazioa jaso zuen Berlingo Arkitektura Sailean.[7]
  • 2015eko azaroan, Herbehereetako Erregina Gorenak "Prins Bernhard Cultuurfonds" saria eman zion bere lanarengatik.[8]

Iruditegia

  • Bruce C. Bolling Udal eraikina, Boston, AEB
    Bruce C. Bolling Udal eraikina,
    Boston, AEB
  • Udal bulegoak eta Tren geltokia Delft, Herbehereak
    Udal bulegoak eta Tren geltokia
    Delft, Herbehereak
  • Birmingham Liburutegia, Birmingham, Erresuma Batua
    Birmingham Liburutegia,
    Birmingham, Erresuma Batua
  • Kaap Skil, Itsas eta Beachcombers Museoa Oudeschild, Herbehereak
    Kaap Skil, Itsas eta Beachcombers Museoa
    Oudeschild, Herbehereak
  • Nelson Mandela Park, Ámsterdam-Zuidoost, Herbehereak
    Nelson Mandela Park,
    Ámsterdam-Zuidoost, Herbehereak
  • La Llotja antzokia. Hitzaldi-zentroa. Lleida, Espainia
    La Llotja antzokia. Hitzaldi-zentroa.
    Lleida, Espainia
  • FiftyTwoDegrees Nijmegen, Herbehereak
    FiftyTwoDegrees
    Nijmegen, Herbehereak
  • Montevideo Erresidentzia Torrea Róterdam, Herbehereak
    Montevideo Erresidentzia Torrea
    Róterdam, Herbehereak
  • Santa Maria Aingeruen kapera, Róterdam, Herbehereak
    Santa Maria Aingeruen kapera,
    Róterdam, Herbehereak
  • Delfteko Teknlogia Unibertstateko Liburutegia Delft, Herbehereak
    Delfteko Teknlogia Unibertstateko Liburutegia
    Delft, Herbehereak
  • Mekel Park, Delfeko Teknologia Unibertsitatea. Delft,Herbehereak
    Mekel Park, Delfeko Teknologia Unibertsitatea.
    Delft,Herbehereak

Erreferentziak

  1. a b «Francine Houben» www.mecanoo.nl.
  2. a b Mecanoo expands Manchester office. .
  3. a b c (Gaztelaniaz) Corresponsal, Martha Silvia Sánchez /. (2018-04-16). «Francine Houben y su 'mecano intuitivo' en la arquitectura» Obras (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  4. a b Marciani, Florencia. (19 de septiembre de 2015). «Francine Houben 1955» Un día | una arquitecta.
  5. Re-imagining a New Central Library. 28 de enero de 2015.
  6. "Libraries are the most important public buildings" - Francine Houben. 29 de agosto de 2013.
  7. «Houben | Akademie der Künste, Berlin» www.adk.de.
  8. «Prins Bernhard Cultuurfonds Prijs voor Francine Houben» Cultuurfonds.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2009000
  • Commonscat Multimedia: Francine Houben / Q2009000

  • Wd Datuak: Q2009000
  • Commonscat Multimedia: Francine Houben / Q2009000