François Duhourcau

François Duhourcau

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1883ko otsailaren 5a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBaiona, 1951ko martxoaren 3a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Maryse Ducazau
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, eleberrigilea, biografoa, saiakeragilea eta prosalaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Grand Prix du roman de l'Académie française  (1925) : Q3203000 Itzuli
    Prix Auguste-Furtado  (1922)
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

François Duhourcau[1] (Baiona, 1883ko otsailaren 25a - Baiona, 1951ko martxoaren 3a) Euskal Herriko frantsesezko idazle eta historialaria izan zen. 1925ean Frantses Akademiaren Eleberri Sari Nagusia irabazi zuen.

Biografia

Haurtzaroa Bigorra eta Bearnoan pasatu zuen. Saint-Cyr eskola militarrean ikasi zuen. Alemaniarren okupazioaren garaian L'Illustration aldizkarian kolaboratu zuen; 1942an Les Petits chevaux landais des Barthes de l’Adour artikulua argitaratu zuen Léon Faureten marrazkiekin[2].

Urte luzez Frantziako Idazle Gudarien Elkartearen[3] presidenteordea izan zen.

Maryse Ducazau bere emaztea ere idazle gisa ezaguna da, Claude Socorri ezizenarekin[4][5].

Lanak

Eleberri eta saiakerak

  • Juvenilia, 1912
  • La Révolte des morts, 1920
  • Un homme à la mer, Maurice Barrèsen sar-hitza, 1921
  • La Rose de Jéricho, 1924
  • L'Enfant de la victoire, 1925, Frantses Akademiaren Eleberri Sari Nagusia
  • La Demi-Morte, 1925
  • Grappes de Jurançon et d'Irouléguy, 1927
  • La Voix intérieure de Maurice Barrès, d'après ses cahiers, 1929
  • Le Roman de Roncevaux, 1932
  • Les Trois B : Basquie, Béarn, Bigorre, Francis Jammesen sar-hitza, 1937 ; 1994
  • Pays basque et Côte d'argent, 1944

Biografiak

  • La Mère de Napoléon, Letizia Bonaparte, 1933
  • Une sainte de la Légende dorée. Sainte Bernadette de Lourdes, 1933
  • Le Saint des temps de misère. François d'Assise, 1936
  • Bonaparte peint par lui-même, Charles Augustin Sainte-Beuveren sar-hitza, 1937
  • Jeanne d'Arc, ou le Miracle français, 1939
  • Henri IV, libérateur et restaurateur de la France, 1941
  • Jésus-Christ, 1946

Euskal Herriaz

Bere liburu batzuen izenburuetan sumatzen den bezala, Duhourcau zenbait lanetan Euskal Herriaz aritu zen. Bestelako testu batzuk ere dedikatu zizkion, adibidez 1936ko irailaren 9ko La Gazette de Bayonne, du Pays basque et des Landes aldizkarian La tragédie basque tituluarekin Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian eragin zituen ondorioez idatzitakoa. Bere iritzia katolikoek Francoren altxamenduarekin bat egin behar zutela uste zuen sentsibilitatearen aldekoa zen, errepublikaren aldekoak "(abertzale) katoliko sutsuen" eta "apaiz-sarraskigileen" arteko batasuna zirelakoan[6].

Pierre Lotiren Pays Basque: recueil d'impressions sur l'Euskalleria (Paris, Calmann-Lévy, 1930) bilduma osatu zuten idazkien hautatzailea izan zen eta argitalpenaren aurkezpena idatzi zuen[7].

Erreferentziak

  1. Okzitaniera normalizatuan Duhorcau; horc=baso. Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue.
  2. L'Illustration aldizkariaren webgunea.
  3. Frantsesez Association des écrivains combattants.
  4. Claude Socorriren lan batzuen erreferentzia, ezizena dela azalduz.
  5. Baiona (biografia) atala Auñamendi Eusko Entziklopedian, non Claude Socorri ezizena Duhourcauri egokitzen zaion, okerra izan arren.
  6. República y Guerra en Euskadi: Imágenes y representaciones del pueblo vasco en la prensa francesa, Jesús Alonso, Euskosare; ikus 32. eta 36. oharrak.
  7. Open Library.

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3084516
  • Commonscat Multimedia: François Duhourcau / Q3084516

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 69055556
  • ISNI: 000000012102136X
  • BNF: 12739608v (data)
  • LCCN: no2023046189
  • NKC: av2015863138
  • NLA: 36283716
  • CiNii: DA10864491
  • SUDOC: 05863634X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 45632
  • Wd Datuak: Q3084516
  • Commonscat Multimedia: François Duhourcau / Q3084516